Dokumentuaren akzioak
Arrakala 2022 ekimenak kaleko arteak izango ditu ardatz
Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Arrakala jardunaldien seigarren edizioa egingo du gaurtik igandera, martxoaren 25etik 27ra, eta kaleko arteak izango dira ardatz. Egitarau oparoa izango da eskolaren Bilboko egoitzan, hala nola tailerrak, mahai inguruak eta ikuskizunak.
Eskolak jakinarazi duenez, kaleko arteei buruz ikasteko eta hausnarketa egiteko aukera izango da, bai eta kalean bertan bizitzeko eta gozatzeko ere. Horretarako, kaleko arteetan eskarmentu handia duten konpainiak eta profesionalak hurbilduko dira Dantzertira, ikasleen parte hartzeari berebiziko garran-tzia emanez.
Bihar kaleko antzerkian izena eta ospea lortu duten lau antzerki konpainia elkartuko dira mahai inguruan: Hika Teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe eta Hortzmuga. Taldeotako kideek ikuspuntuak eta gogoetak partekatuko dituzte, Euskal Herriko kaleko arteak: iragana, oraina eta etorkizuna' gaiaren inguruan.
Era berean, tailerrak izango dira gaur eta bihar. Natalia Monge Getxoko dantzariak emango duena kaleko dantzaz arduratuko da. Mota honetako ikuskizunetan garrantzia handia duen alderdietako bat jorratuko du: ikusleen eta dantzarien arteko hurbiltasuna.
Bigarrenean kaleko antzerkia jorratuko da, esperientzia handiena duen euskal konpainietako baten eskutik, Hortzmuga konpainiak kale antzerkiarekiko duen grina eta kaleko ezaugarrietara egokitzeko duen erraztasunaren eta trebetasunaren berri emango baitie ikasleei.
Dokumentuaren akzioak