Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Aristerrazuko erromeriara jende berri mordoa etortzen da azken urteetan'

Dokumentuaren akzioak

'Aristerrazuko erromeriara jende berri mordoa etortzen da azken urteetan'

Aristerrazu da plaza

Hirutan jo dute Aristerrazun Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek, eta "ahaztuta" dute dantzara edo entzutera zenbatetan joan diren. Uste denaren kontra, gero eta gazte gehiago joaten omen da.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Elkarrizketa
Data
2019/04/17
Lotura
Eitb

Hirutan jo dute Aristerrazun Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek.

Sei hamarkada inguruko historia du Aisterrazuko erromeriak… Hasieran Aisterrazu baserriaren mandioan bertan egiten zituzten erromeriak, baina mandioaren lurra biguna zen, eta jende asko zegoenean beti aritzen ziren eroriko ote zen beldurrez. Orduan erabaki zuten etxe parera ateratzea, eta orduan jarri zuten uralitazko teilatu berdea ere: 57 urte inguru ditu teilatuak; etxe atarian egiten hasi zirenean jarri zuten, eta hor dago oraindik. Ohiko asteburuetan, igandetan egiten dute erromeria, 18:30etik 21:30era.

Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek Aristerrazun jo zuten, duela hiruzpalau aste, eta gaur, abesti zerrenda besapean dutela hartu ditugu Hiri Gorrian. Halako "beste plazarik" ez dute ezagutzen, eta horregatik maite dute hainbeste Aiako San Pedro bailarako giroa. Umetan joan ziren lehenengoz, eta ordutik hona "gero eta gazte gehiago" joaten dela kontatu digute.

Erromeria antolatzeko lanetan aritzen da Andatza Trikitizale Elkarteko Juan Mari Azkue, eta Bizkaitik "hilean behin" dantzara joaten denetako bat da Izarra Aizpurua.

Dokumentuaren akzioak