Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aristerrazu trikiti plaza omenduko dute igandean

Dokumentuaren akzioak

Aristerrazu trikiti plaza omenduko dute igandean

Sei taldek hartuko dute parte Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den sanjoseetako jaialdian

Egilea
Nerea Uranga
Komunikabidea
Berria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2008/03/12

Aristerrazu trikiti plaza (Aia) omenduko dute jaialdian. Sei talderen emanaldia izango da: Maixa, Ines eta Maite; Allur anaiak; Eneko Etxabe eta Oihana Irastorza; Koldo Iturbe, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia; Kupela eta Furundarena; eta Tapia eta Leturia.

Trititixa Elkartekoen esanetan, bukaera ere berezia izango du: «Aristerrazun igandero pertsona batzuk biltzen dira dantza egiteko, eta haiek etorriko dira dantzara».

Izan ere, Aiako San Pedro auzoko Aristerrazu trikiti plaza omenduko badute, trikitizaleentzat «plaza kutuna delako» izango da. Aristerrazun orain dela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen, eta han izen handiko trikitilariak bildu izan dira; besteak beste, Elgeta, Sakabi, Eleuterio Tapia, Maltzeta eta Kaxiano.

Jaialdirako sarrerak, Azpeitian (Pastorkua eta Meola) eta Azkoitian (Ixidro erretegian) saltzen jarri dituzte dagoeneko. Jaialdia hasi baino lehen, 16:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuko leihatilan ere izango dira salgai, 12 eurotan.

Dokumentuaren akzioak