Dokumentuaren akzioak
Ari du euria, egin dantza Oinkarirekin
Izenburu 'sinplea' jarri diote ikuskizun berriari
Oinkarikoek, baina beraientzat «erronka handi bat izan da, exijentzi
maila handiagoa baitu guretzat». Izan ere, Korron-tzi talde
bizkaitarrarekin aritu eta gero, Villabonako taldea «beste maila batean
kokatu gara. Guretzat aukera paregabea izan zen eta hor egon gara lan
handia egin eta gero».
Orain, maila honi eutsi nahi diote Villabonako dantza
taldekoek eta azken asteotan, entsaiatzeko duten lokalean sartu-atera
dabiltza parte hartuko duten 80 dantzariak. «Jendea harrituta dago
erabat bueltaka gabiltzalako. Batzuk ez bagara besteak entsaiatzen ari
gara. Ikusikizun honetan dantzari askok hartzen dugu parte eta denontzat
tokirik ez dugunez banatu egin dugu denbora. Dugun tartea ondo
aprobetxatu behar dugu eta hortan saiatzen ari gara». Mugimendu horrek
ikusmina ere sortu du herrian. «Jendeak galdetzen digu zer egin behar
dugun» baina oraingoan Oinkarikoek gorde egin nahi omen dute sekretua.
Esan daitekeena da euren filosofia jarraituz, dantza
tradizionalak ikusi ahal izango direla. «Oso ezagunak ez direnak
eskainiko ditugu». Horien artean, Berastegiko San joan dantza eta gero,
bestelakoak ere izango omen dira, beti ere euri ardatz hartuz.
Ikuskizuna presta-tzerakoan Oinkarikoek Edu Muruamendiaraz zuzendaria
izan dute ondoan eta Juan Kruz Igarabide idazlea. Bi zutabe garrantzitsu
ikuskizun berri eta «ikusgarri» bat eskaini nahian. «Euriak erritmo
bereziak ditu. Ez da berdina ekaitza edo sirimiria egiten duenean euriak
ateratzen duen zarata. Hori kontuan izanik dantza ezberdinak egin
ditugu Eduren laguntzarekin eta gero, poesi ezberdinak aukeratu ditugu
Juan Kruz Igarabideren laguntzarekin».
Tolosako estrenaldian jantzi bereziak izango dituzte
Lourdes Esnaolak prestatuak. Horiek ere gordeta dituzte Oinkarikoek,
emanaldian dena ikusgarrigoa izan dadin. Musika zuzenean izango da.
Garazi Esnaolaren zuzendaritzapean arituko dira bederatzi musikari, eta
hauek osatutako doinuen gainean eskainiko dituzte Oinkariko 80
dantzariek beren pausuak. Oraingoan argien efektua ere garrantzisua
izango dela azaltzen zuen Gurrutxagak. Carlos Solanok eginiko
argiztapenaren diseinua ikusiko da emanaldian.
Gogotsu daude Oinkari dantza taldeko kideak oholtza
gainera igo eta ikuskizuna eskaintzeko. «Lan handia egin dugu. Ordu asko
sartu ditugu eta uste dugu merezi duela egin dugun esfortzu guztia».
Garbi dutena da dagoeneko, estreinatu baino lehen, hitzorduak jarriak
dituztela euren emanaldia eskaintzeko: Zizurkil, Oiartzun, Villabona...
DATUAK
Dantzariak: Oinkari dantza taldeak 'Ari du' eskainiko du.
Noiz eta non: Datorren apirilaren 15ean Tolosako Leidor zineman gaueko 22:30ean hasita.
Musikariak: Loatzo Musika Eskolakoak Garazi Esnaolaren zuzendaritzapean .
Poesia: Juan Kruz Igarabide.
Jantziak: Lourdes Esnaola.
Argiak: Carlos Solano da argien diseinatzailea eta Iker Ugalde teknikaria.
Sarrerak: Salgai 10 eurotan www.kutxa.net atarian.
Dokumentuaren akzioak