Dokumentuaren akzioak
"ARGIA" taldeko dantzariekin.
Gipuzkoako dantza eta seiñu zaharretaz
G.-Gipuzkoako zer dantza ikasi eta prestatu duzue agerraldi hontarako?
E-Gipuzkoan, aintzina, urtean zeha dantzatzen ziren dantzen zikloa esatu nahi izan dugu. Lehenbizi, garai edo egun berezietako dantza batekin hasten gera "Corpus" egunean Oñaten dantzatzen den ezpata-dantzarekin, hain zuzen. Gero, herrietako festetan gizonezkoek igande goizetan dantzatzen zituzten dantza ritualekin jarraitzen dugu. Hoietatik berezienetakoak bederatzi Brokel-dantza dira. Guk bedeatzietatik Erreberentzia deitzen dena hautatu dugu, gutxien ezagutzen dena baita
Ondoren, musika-tresna berezi batzuk sartzeko asmoa dugu. Trikitixa edo dulzaina, esate baterako. Tresna hanek, berez, beste probintzietako bezala konsideratu ohi dia (Bizkaia eta Nafarroako). Hala era, Gipuzkoan noizpait erabiltzen ziren, eta horregatik erakutsi nahi genituzke.
Urrena, Lizarzako iLauterietako dantzak doaz; dantza hauek oso bitxi eta berexiak dira, jazkera aldetik, batez ere.. Horren ondoren, eta lehenengo partea amaitzeko, neskek "O, Peqo, Pello" lan-kanta zaharra eszenifikatuko dute. Honekin, gure folklorearen berezitasunak errespetatuz , ballet tankerako montaketa bat egin nahi izan dugu, bide berriak ikutzen hasteko. Hemen erabiliko ditugun jazkerak XVgn mendeko modeloetatik hartuak daude.
Bigarren zatian Gizan-dantza doa lehenik. Dantza hau osatzea lan nekeza izan da guretzat. Iztuetaren liburua ondo aztertu behar izan dugu, bai ta Iztuetari buruz Franzisko Gaskuek bere "Euskal Herriaren alde" liburuan eman zituen argitasunak jaso ere. Horrekin, eta gure herietan geratzen diren aztarren eta ahozko tradizioekin, Gizon-Dantza hori osatu dugu.
Ondoren, Soiñu-zaharrak deitzen diren dantzak sortzen ditugu. Gizonezkoek dantzatzen zituzten. Dantza hauek Iztuetaren -kezka ziren. Berak ez zituen denak esplikatu ahal izan. Ez Brokel-makillena deitzen dena, ez eta ere Makilla-aundia, Makilla-txikia eta Erreberentzia. Hala ere, dantza hoen pauso eta berezitasanei buruz argitasunak eman zituen, eta hoiek kontuan hartuz guk montatu ahal izan ditugu. Dantza hauek orain ehun ta berogeitamarren bat urte arte Gipuzkoan dantzatu ohi ziren.
Ondoren, neska eta mutikien arteko danizak deaz. Horrela, Neskatxena-esku dantza, Galaiena-esku dantza. Bai ta ere, Txakoli deitzen zen dibertimendu bat; azken hau, txistuak plazan saioa bukatzean, aiuntamentuetako sapai edo goiko ganberan dantzatzen zen.
Eta, azkenik, Gipuzkoako herrietan festak amaitzeko osatzen zen Jarrai-dantzarekin itxiko dugu saioa.
G.-Bilduma zabala benetan Nola deituko duzue euskaraz zuen programa?
E-Gipuzkoako dantza eta seiñu zaharrak.
G-Aipamen, liburu, artxibo eta ohiturak direla medio, Gipuzkoako zenbatxu dantza ezagutzen da denera?
E.-Gutxi gora-behera, hirurogei ta bamabost dantza inguru dira gaur ezagunak. Horrek ez du esan nahi lehen gehiago izango ez zenik (emakumezkoenik, batez ere), baina guk horiek ezagatzen ditugu; esan dizut, gutxi gora-behera.
G-Zeintzuk izan dira, batez ere hori, guzi hori, biltzeko erabili dituzuen iturburu eta informazio-bideak?
E.-Iturtururik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Izkuetaren "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira" deitzen den liburua da. Hala ere, liburu bakar hori ez da aski. Guretzat garrantzi aundia izan du ahozko tradizioak, bai ta ohiturazko dantzak gorderik daduzkaten herrietako jendeen informazioak ere. Bilduma hontarako, liburu eta artxiboetaz bezainbat baliatu gora herrietako aztarrenetaz.
G-Pentsatzen dut zuentzat lan zailla izango zela jazkerak hautatzea eta prestatzea Nola konpondu duzue problem hau; noren laguntza izan duzue eta zer iturburu..
-E.-Dantza ritualetarako. Gonzalo Manso de Zurñiga jaunak orain berrogeiren bat urte aurretik egin zuen grabado batez baliatu gera Jaun horrek eta Aita Donostik Euskal Herria material billa korritu zuten. Handik atera ditugu lihozko praka zuriak; bai ta lihozko atorra zariak ere; txaleko gorri, buruko panuelo, harizko galtzerdiak, etabar. Bai ta artzaiok lehen erabiltzen zituzten "lokarri naparrak" ere.
Lizarzako ihauterietako jazkerak, hau erakutsi dizkiguten argazkietatik atera ditugu.
Kontuan hartu ditugu, bai ta, Iztueta, Larramendi eta Gorosabelen deskrizio eta zehaxtasunak ere San Telmoko museoan dauden grabado zaharretatik ere dato asko hartu dugu. Hala berean Bizkaiko Diputazioan danden zenbait koadrotatik.
Bigarren parteko dantza sozialetarako, Gizon-dantzarako, eta berdin neskek dantzatzen dituztenetarako, 1839gu. urtean pintore ingles batek hemen egin zituen grabadoetatik hartu ditugu datuak. Pintore honen izena Sydney Crocker zen. Valeriano Bécquer, espainiar poetaren anai pintoreakere dibujo oso intereresgarriak egin zituen; hauetaz ere baliatu gera. Eta beste grabado, pintura, dibujo eta deskrizio asketaz.
Iturburuak horiek izan dira. Hortik aparte, jazkerak, zintak eta gainerakoak egin egitearen lana sailla, nokeza eta ardura haundikoa izan da. Taldeko neskek hortan lan aundia egin dute, bai ta jostun, sastre eta beste adiskide batzuek ere. Bordatzen, telaretar jarduten, eskuz josten, diseñatzen. Ordu asko eta lan asko. Ezin liteke sinets; ia bi urtetako lana.
G.-Txalo bero bat merezi duzue, bai. Zuek egindakoa ez da broma... Esaidazue orain zer musika tresna erabiliko dituzuen.
E.-Lehenik, ohiturazkoa den bezala, txistua eta danborra. Alboka eta dulzaina ere bai. Nahi genuke, bai ta bioliña ere sartu, musiko baten laguntza erdiesten badugu. Norbait harritu liteke, baina lehen bioliña, kitarra, rabela eta horrelako tresnak Gipuzkoako dantzetan erabili egiten ziren. Dato zehatzak daduzkagu.
G.-Gipuzkoako hainbeste dantza zaharretatik batzuek oraindik bizirik diraute. Beste asko, ordea, aspaldidanik galduz joan dira. Euskal Herriaren industrializazioa ahal da zuen ustez galtze horren arrazoi bakarra, ala beste faktore historikorik tartean izan dela uste duzue. Zer diozue hortaz?
E-Egia da bai egia uka eziña, gure herriaren industriatzeak gizarte nekazari eta gremial baten ohitura eta bizi-moldeak zeharo aldatu zituela. Hemezortzigarren mendearen bukaeratik honuntz hori nabarmena da. Halta ere, aldatze eta galtze hortan bada arazo horri loturik joan den beste arrazoi eta bortxamendurik. Euskal Herriak, ehun urteren buruan, Frantses errepublikanuen inbasioa eta geroago Napoleonen frontzesada sufritu zituen lehenbizi. Geroago, bi karlistadak. Gure gazteria gerla-zelaietan hil zen. Dardara historiko hauen erdian, hainheste ohitura, hainbeste bizimolde, ezaugarri eta nortasun desegiñik geratu zen. Horra hor lehenbizi zuk aipatutako arrazolari loturitako beste arrazoi ikaragarria.
G.-Pasa gaitezen beste gai batera Donostiakoaz gero zuen bilduma beste nunbait agertzeko asmorik bai ahal duzue? Nun?
E- Donostiakoaz urrena, gure bilduma ori Euskal Herri osora eraman nahi genuke. Ahalik eta toki gehienetara. Pentsa ezazu bi urtetako lan luze eta nekezaren ondoren dela, eta gure helburu nagusia hori guzia ezagutaraztea dela. Atzerrira ere joanen gera, zihur asko; datorren udan Inglaterrako Sidmauth deitzen den hirira konbidatuak gaude. Europa zabaleko taldeen erakusketa interesgarri bat prestatu dute han. Ez da lehiaketa bat, erakusketa baizik.
G.-Zenbat lagun zerate orain ARGIA taldean?
E.-Neska eta mutil, denera berrogeiren bat.
G.-Amaitzeko, azken galdera bat. Zuen taldean dantzatzetik aparte, beste lanik egiten ahal duzue zuen galari buruz...
E.-Nahi izan duten eta etorri zaizkigun denei laguntzen saiatu gera. Beste taldeekin ere harremanak estutu ditugu, eta herriz herri ibilli izan ohi gera, irakasten eta erakusten. Ikasteletako haurrekin ere zenbait lan egin dugu. Eta, azkenik, dantza eta folkloreari buruz inbestigatzen eta material teorikoa prestatzen saiatzen gera. Hontan ere, beste gai askotan bezala, gure Herrian eskola, erakunde, eta etno-musikolojiaz arduratuko litzakeen organizazio baten behar larria dago... Hala ere, dantzei buruz gure jakituriaren mailla denen artean jasotzen ari gerala, eta hemendik aurrera gauzak gero eta hobekiago joanen direla...
Hau firmatzen duenak ere horrela nahi luke. ARGIA dantza-taldeak posibilitate hortan sinesteke arrazoiak ematen dizkigu, eta guk, elkarrizketa hau eskertzearekin batera, suerte on bat desio diegu. Hainbeste lan eta hain ona egiten ari den talde horrek, gu denon txaloa merezi eta babosa espero baitu.
Mila esker eta aurrera beti!
Dokumentuaren akzioak