Dokumentuaren akzioak
Argia Dantza Taldea
Iruinean, Donostian eta Gasteizen dugu laster
Laster ikusi ahal izango dugu euskaldunok ARGIA dantza taldeak eratu duen saioa Iruinean izango dute nafarrek Martxoaren 30ean. Donostian izango dugu gipuzkoarrok Apirilaren 3an. Gasteizen, berriz, araberrek Maiatzean.
Berrogeiren bat dantzarik osatzen dute talde hau Lehendik ere oso
ezaguna da Euskal Herrian. Baina are ezagunago egingo da oraingoan. Ia
galdurik zeuden dantza eta doinu berriak azalduko dizkigu oraingo
agerraldian
Izugarrizko lana egiten ari dira dantzak bilatzen eta berritzen;
pausoak, doinuak, jantziak ohiturak eta abar nola ziren aztertzen.
Jendearen aurrean egin behar duen agerraldia baino lehen ikusteko
zoria izan dugu talde hau dantzan "San Telmo"n. Kazetari eta argazkigile
asko ikusi genuen Taldearen zuzendari Juan Antonio Urbeltz eta idazkari
Joxe Ormazabalekin mintzatzeko aukera ere izan genuen
-Noiztik hartu du honelako eraberritua taldeak?
-Orain dela zazpi urte eraberriitu zen taldea. Geroztik dantzen
jatortasunaren bila gabiltza etengabe. Herriz herri ibili ohi gara
dantza-bila. Herri bakoitzean egiten den bezala jaso nahi izaten dugu.
Herri bakoitzeko aiton-amonengandik ikasi nahi izaten dugu. Gero,
zaharrengandik ikasitakoa, geuk osatu behar izaten dugu.
-Bai al du batasunik zuen dantza saioak?
-Bai, azken urteotan halako batasun bat eman nahi izaten diegu
gure dantzei. Eskualde edo bailara batekoak hartu ohi ditugu. Horixe
egin genuen Nafarroa. Behereko inauteriaz. Horretan ere bi zati
bereizten genituen. Aurreneko zatia Iztuetari jarraituz moldatu genuen.
Bigarrena, berriz, plazako dantzari jarraituz, gizonezko eta emakumezko,
nahasian zirelarik.
-"Lesakako dantzak" deituriko dantza dauzkazue beste batzuen
artean Emaiguzu horren berri?
-Gipuzkoako ezpatadantzari oso loturik dago. San Fermin egunez
dantzatu ohi da Lesakan. Garai batean San Juan eta Besta berri egunaz
ere egin ohi zen. Bi hauzoek, Onin zubigainean egin ohi zuten batzarrea
ospatzen da dantza horretan. Gillermo Agara, Santiago Irigoyen eta
Manuel Igeak lagundu digute dantza hau osatzen.
-Nola borobiltzen duzue aurreneko zatia?
-"Lapurdiko iñauteriaz" amaitzen dugu lehenengo zatia. Nafarroa
behereko eta Nafarroa goeneko zenbait dantzaren kutsuz taxuturik dago.
Ustaritz aldean aurkitu dugu.
-Urdiaingo dantzak ere sartu dituzue.
-Aspaldiko dantzak dira. Emakume talde baten abestiz hasten
dira. "Giza-dantza" deitzen zaio Urdiainen. Bizkaiko "Gizon-dantzaren"
antza du eta Bi dasoako "soka-dantza"rena Tartean "Pazkuetan den
alegerena" deituriko dantza sartzen dugu. Mende honen haseran galdu zen
Urdiainen. Joxe Mari Satrustegik eta bertako gazteek lagundu digute
ikastea. Jantzien berri, berriz, Karmele Gofiik eman digu.
-"Lizarrako Larrain dantzaz" amaitzen duzue saioa
-Nafarroako "Ingurutxo"aren antzekoa da Lizarragako Aita Hilario
Olazaranek bildu, gorde eta moldatu zuen. Gizonezkoek eta emakumezkoek
dantzatzen dute.
-Dantza hauekin azaldu behar al duzue boladi batean?
-Orain arte aldatzeko ohitura genuen. Baina oraingoan bolada
batean dantza hauek egingo ditu gure agerraldietan. Badaiteke gerora
Zuberoako iñauteriaz osatzea eta aberastea gure dantzak.
Dantza saio bikaina moldatu duela uste dugu ARGlAk. Dena zaintzen
du ondo: jantziak, abestiak, musika-tresnak, dantzak .
Jendeak oso gutxi ezagutzen dituen dantzak agertuko dizkigu dantzari
talde honek. Ez da nolanahikoa "Lapurdiko iñauteriak" sortzen duten
alaitasuna. Jendea ahozabalik utziko dute dantza hauek.
Udaberria berain zoroa eta apaina agertzen zaigu ARGIA bere dantza
hauekin. Dena kantu, dena lo dena bizitasun, alaitasun. Dantza batean
jartzen Udaberriak izadi osoa. Hala jartzen du ARGIAk jendearen barruan.
Dokumentuaren akzioak