Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arakitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas: txistua, dantza, Mungia eta Santos Intxausti

Dokumentuaren akzioak

Arakitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas: txistua, dantza, Mungia eta Santos Intxausti

Nagore de las Cuevasek eta Arkaitz Pascuasek bikote langile nekaezina osatzen dute. Dantzari, koreografo eta dantza irakasleak dira biak ofi zioz. Bikote gisa, 2010eko eta 2011ko dantza sueltoko txapelketetan dantzatu izan dira eta irabazle suertatu, txapela eta bigarren saria, hurrenez hurren. Duela urte batzuetatik, Mungiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantza eta folk irakasleak dira. Honen harira, eta bertakoa izan zen Santos Intxaustiren musikaren gainean, Sokaurreskua sortu dute haren heriotzaren mendeurrenean, herriko txistulari eta ikasle dantzariekin batera.
Egilea
Aritz Labrador
Komunikabidea
Txistulari
Tokia
Mungia
Mota
Albistea
Data
2025/08/20

↤Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzan.

 

Nola hasi zineten musikaren eta dantzaren munduan? Zer edo nor izan zen zuen bidean erabakigarria?

Arkaitz Pascuas: Arriskugarri dantza taldean hasi eta ikastetxez aldatzean Salleko dantza taldera sartu nintzen.

Nagore de las Cuevas: Sestaoko musika eskolan hasi eta beranduago Salleko dantza taldera sartu nintzen. Pianoa eta Dantza aldi berean ikasten nuen. Zorte handia izan dugu. Gure bizitzan pertsona oso interesgarriak gurutzatu dira pertsona-kate bat sortuz, bakoitzak bere garrantzia izan du momentu desberdinetan, eskerrak ematen dizkiegu bere denbora eta oparitutakoagaitik.

Zein mugarri nabarmenduko zenituzkete zuen ibilbide profesionalean?

N.dlC: Euskal Herriko Dantza Txapeldunak izan ginen 2010ean, proposamen desberdin batekin Bizkaiara txapela eta zapia ekartzea lortu genuen berriz, hiru hamarkada pasa izan behar ziren Gipuzkoatik irteteko.

A.P: Horrez gain, hainbat artista anitzekin egindako kolaborazioak. Ikasteko bizipen eta erronka zoragarriak izan dira. Sinbolikoki, Eibarko Arrateko Amaren eta Miarritzeko San Martin Ezpata Dantzari Kofradietan sartzeko gonbidapena jaso genituenean opari bereziak izan ziren guretzako.

Ba al duzue bereziki markatu zaituzten maisurik edo erreferenterik

N.dlC: Izan ditugun maisumaistren guztien ondorioa gara, hortik ezin da ihes egin. Baina dudarik gabe, Andoni Arestik burua lehertu zigun. Bere nortasuna, energia eta jakituria izugarriak dira. Berak irakatsi zigun jendea erdigunean jartzen.

Noiz eta nola agertu zen txistua zuen bizitzetan lehen aldiz?

N.dlC: Etxean, nire ahizpa, Oihane, txistularia izan zen hainbat urtez eta Arkaitzen anaia, Gorka, txistularia da.

Nola deskribatuko zenukete txistuarekin duzuen lotura pertsonala eta profesionala?

A.P: Lotura zuzena, txikitatik gure soinu banda izan da. Kasualitatez, gure lehenengo lanak txistu mundutik etorri ziren Santi Muñoz sestaotar txistulariaren eskutik, gure lanarekin fdatu da beti eta badira urte asko elkarrekin lan egiten dugula. Badira urteak Garikoitz Mendizabal ezagutu genuela eta gure bideak etengabe gurutzatzen ari direla. Baina txistulari askorekin eta banda desberdinekin egin dugu lan.

Zein lekutan ikusten duzue txistua gaur egungo euskal kulturaren barruan?

N.dlC: Ikusten dugu maila oso altuan dagoela txistuaren mundua. Goi-mailako interprete zoragarriak daude baina gure inguruan instrumentua zahartu egin da. Sestaon adibidez ez dugu erreleborik eta ezkerraldean egoera ez da hobea.

A.P: Txistulariek lan izugarria egiten dute eta uste dut gizartea eta instituzioek ez dituztela behar duten bezala baloratzen. Hau da, sinbolo folkloriko hutsak dira, jai giroetan aurkitzeko, protokoloetan entzuteko eta listo, ez da baloratzen bere alde artistikoa. Kultura tradizional osoarekin pasatzen da gauza bera, momentu zehatz batzuentzako kontsumo elementu bihurtu dira.

Zer proiektutan ari zarete lanean gaur egun, musikaren eta dantza tradizionalaren arloan?

N.dlC: Mungiako Udal Dantza Eskolako eta Leioako Andoni Aresti Dantza Eskolako Dantza irakasleak gara eta han sortzen diren proiektuetan gaude burubelarri. Lan lerro anitzak eta desberdinak dira.

A.P: Arlo pertsonalean, hainbat elkarlan aurreikusita ditugu etorkizun laburrean. 2027an saiatuko gara ikuskizun txiki bat aurkezten, honetaz gutxi esan ahal dugu hasiera puntuan gaudelako, gainera, proiektu hau atzeratu dugu Nagore haurdun dagoelako.

Zein da zuen egungo sormenaren edo lanaren motorra?

N.dlC: Elkarrekin lan egitea eta jendea, dudarik gabe. Gurekin bere denbora pasatzea erabikitzen duten pertsona oro dira gure burua estimulatzen dutenek. Klasean astero biziten duguna ez du preziorik, maite dugu ikasleen eboluzioa ikustea eta helburuak lortzea. Horretarako hainbat bide sortzen eta esploratzen ditugu.

A.P: Saiatzen gara osotasuna bilatzen. Alde intelektuala, soziala, emozionala, kulturala, artistikoa eta gimnastikoa lantzen ditugu. Hau da, ez gara dantzetan soilik geratzen, bere inguruan dagoen guztia saiatzen gara transmititzen, modu honetan hobeto irentsiko da.

 

↥ Arkaitz eta Nagore dantzan ari direla.

 

Zer erronka ikusten dituzue gaur egun ondare koreografi ko eta musikala transmititzeko eta eguneratzeko?

N.dlC: Formakuntza. Oinarrizkoa eta premiazkoa da formakuntza sakona eta zabala emotea irakasleei eta dantzariei. Ez soilik artistikoki, baizik eta disziplina anitzeko eta arteko prestakuntza. Musikan uste dugu gu baino hobeto zaudetela, eztaa?

A.P: Bestetik, Euskal Herriko Kultura Zentro Nazionala beharko genuke, non esparru desberdinetako ikertzaile, sustatzaile, sortzaile, irakasle, koreografo, konpositore, pentsalari, etab. bildu daitezkeen. Modu honetan soilik babestuko genuke gure ondare tradizionala eta gaur egungo ikuspegiekin etorkizuneko ondarea marrazteko aukera izango genuke. Amestekotan, zentro horrek ekarri beharko lukeen ondorioetako bat, Euskal Herriko Dantza-Konpainia Nazionala litzateke. Erreferente publiko duin eta potente bat behar dugu.

Azkenaldian Santos Intxaustiren Soka Dantzaren inguruan aritu zarete. Nola sortu zen proiektu hori?

N.dlC: Alde batetik buruan genuen Mungiarako Soka Dantza bat prestatzea, bestetik, Udal Musika eta Dantza Eskola bere izena du. Beraz, Arkaitzek Santos Intxaustiren biograf ara eta obretara jo egin zuen, eta aztertzean, ohartu zen 2025ean 100 urte betetzen zirela bere heriotzaz. Aitzaki perfektua makinaria guztia martxan jartzeko. Eskolako Txistu irakaslea den Maite Sagatisbeltzari deitu genion eta baiezkoa eman zigun lehenengo momentutik.

Zer ekarri dizue Intxaustiren pertsonaia eta lana gertutik ezagutzeko?

A.P: Erreparatzen ez genion pieza eta obrei denbora eman. Oso prof likoa zen pertsona baten bizipenak ezagutu eta ikusi zelako balorea zituzten Txistu Bandak lehen. Adibidez, Sestaon Udal Txistu Banda genuen, gaur egun ez.

N.dlC: Hori helduta, Demetrio Garaizabal Sestaoko Udal Txistu Banda kidea zena, Santos Intxaustiren partiturak zituen, antza, bere eskutik idatzita eta partitura horiek soilagoak ziren. Santos epaile bezala egon zen hainbat txapelketa eta txistu oposaketetan eta seguruenik bere lehenenego piezak zailagoak bilakatu ziren.

Zein izan da lan hori eszenara eramateko edo ikertzeko zailtasunik handiena?

A.P: Emaitza koreograf ko koherente eta identif kagarria aurkeztea. Gure kultura tradizionala bere arauak eta kodeak ditu, erabilgarriak direnak edo erabili beharko genituztenak. Zergatik? munduan kokatzen gaituztelako. Sorkuntzak ezin dira kasualitatearen fruitua izan, hau da, melodía polit bat aukeratu eta urrats zail batzuk erabili, zeozer gehiago egon behar da. Askotan sorkuntzak diseinatzean, pentsatzen dugu su artif zialak bota behar ditugula, baina gure hizkuntz koreograf koa eta musikala suak botatzen ditu jada. Konplexurik gabe. Horretarako, Bizkaiko soka dantzetan dauden eskemak jarraituz proposamen berri bat aurkezteko aukera izan dugu.

N.dlC: Zenbait osagaiei erreparatu genizkion. Melodiei, instrumentazioari, janzkerari, urratsei, mugimendu koreograf koei eta estruktura generalari. Gure buruari galdetu genion: nola egin soka dantza berri bat Santosen arimarekin eta Mungiako herria propiotzat har dezan?

Zer alderdi iruditzen zaizkizue esanguratsu edo hunkigarrienak Soka Dantzaren baitan? A.P: Hasiera izugarria da, Kanpaidorreko kanpaiak jo ostean, Santosen lehenengo kontrapasa entzuten da urrutik eta segundu batzuetara Txistu banda agertzen da eta bere atzetik dantzari guztiak eskuetatik helduta sokan. Baina sokaren parte izatea da ohorerik handiena. N.dlC: Eskertze unea, non pertsona zehatz bati edo multzo bati dantzatzen zaien eta gero Sokaren parte izatera pasatzen diren. Estreinaldiaren ostean, sokan egon ziren herritar batzuek horrelako egoera baten euren lehen aldia izan zela eta momentu berezi bat bizi izan zutela adierazi ziguten.

 

↧ Mungian antolatutako soka-dantzaren estreinaldia, Santos Intxaustiren musika erabiliz, haren omenez. 

 

 

Intxaustik zuen interpretazioa ikusi ahal izango balu, zer esango zizuelakoan zaudete?

N.dlC: Segur aski eskertuta egongo litzateke. Orain arte, gure sorkuntzetan erabili ditugun abesti eta piezen konpositore guztiak esker onekoak izan dira gurekin.

A.P: Nagorerekin bat nator, agian, bere iritzia eta proposamen berriak jasoko genituzke. Baina gauza bat argi dut, fandango eta arin arin zehatz batzuk konposatzeko eskatuko genioke.

Euskal dantza berrikuspenean eta eguneratze fase batean dagoela dirudi. Nola bizi duzue hori barrutik?

A.P: Guk gure bidea egiten ari gara, ez dakigu ondo edo txarto, baina jarraituko dugu egiten eta ikasten, oso kritikoak gara gure lanarekin. Betidanik saiatu gara polibalenteak izaten. Argi dugu Euskal Dantza ez dela praktika homogeneoa, baina azken urteetan nabaria da homogeneitate batean erortzen ari garela.

N.dlC: Esperimentazioa gustoko dugu, istorioak sortzea. Kontzeptu bat pentsatu eta forma eman. Marko teorikoari arreta handia ematen diogu, hori esker, leku batera edo bestera joateko aukera dugu. Askotan, sortutako emaitzak hasiera berriak dira, etorkizunean garatuko edo osatuko ditugunak.

Zer falta zaigula uste duzue oraindik gure dantza eta musika sormen garaikidean toki zentrala hartzeko?

A.P: Naturaltasuna. Tresna erabilgarriak izan behar dira eta normaltasunez erabili. Kendu edo gutxitu beharko genuke Euskal erromantizismo puntu hori. Konplexuak albo batera utzi eta ausartak izan herri bezala. Gurea balioan jartzen ez badugu, nork egingo du?

N.dlC: Gaur bizi gara, beraz, garaikideak gara. Beste gauza da, teknika desberdinen topaketa edo elkarulertzea, horretarako ezagutza sakona eduki beharko genuke teknika horietan. Aldi berean, hausnartu beharko genuke zer motatako erlazioa dugun kultura tradizionalarekin: zer nago bilatzen? zer esan nahi dut? zertarako? etab.

Txistulari taldeek zer eginkizun dutela uste duzue gaur egun, bai tradizioa gordetzeko bai eraldaketa bultzatzeko?

N.dlC: Garrantzitsuena, txistulariak babestu, pertsonak erdigunean jarri eta formazio lasaia eta emankorra eman. Ondo pasatzeko jarduerak dira eta askotan pisu gehiegi jasotzen dituzte holako taldeek. Hau da, errepertorio zabalak landu behar dituzte denbora laburrean, gauza “modernoak” egin, dantza taldeei laguntza eman, dianak, kontzertuak, etab.

A.P: Dirudi pobrezia-botoa duten tenplarioak direla eta beti prest egon beharrekoak, hobeto zaindu beharko genituzke. Dantzariekin gauza bera pasatzen da. Askotan ikaste edo prestakuntza denborak ez dira errespetatzen.

Musikara edo dantzara ez bazineten dedikatu … zertan ariko zinateke gaur egun?

N.dlC: Seguraski irakaskuntzan arituko ginela. Ni Geologian Litzentziatua naiz eta Arkaitzek Geomatikan eta Topografan Ingenieritza ikasketak egin ditu.

Edozein persona historiko edo gaur egungo inor gonbidatu ahalko bazenute soka osatzera… nor aukeratuko zenukete, eta zergatik ?

N.dlC: Sinbolo komuntarioa eta igualitarioa da soka, beraz, edozein herritar gonbidatuko genuke. Baina, herriaren alde lan egiten duten pertsonak aurretik jarriko genituzke.

Amaitzeko: Zer mezu bidaliko zenukete txistulari, dantzari eta musikari gazteei, bidea hasi berri dutenei?

N.dlC: Ikasi, formakuntza zabala jaso eta lasaitasunez hartu bidea. Esker onekoa izan eta ez ahaztu ibilbidean zehar inguruanegon diren pertsonak.

A.P: Begirada zabala eta irekia eduki eta lan propioarekin kritikoa izan. Gero, ikasteko eta ikertzeko gogoak izan, etengabeko formakuntza ezinbestekoa da.

 

Mungia: Santos Intxausti Sokaurreskua

Mungian Santos (Eusebio) Intxausti (Larrauri) deituriko Udal Musika eskola badela mungiar askoren jakiturian izango da seguru asko; eta Mungiarra zela, agian ere bai. Kale batek bere izena daramala ere konturatuko zen jendea. Konpositorea zenik? Ez da hain ezaguna; eta gure herrian hain errotuta dagoen musika instrumenturako pieza ugari idatzi zituela ere ezezagunagoa gerta liteke. Txistuari lotuta egoteaz gain, dantza herrikoiari ere badago erabat lotuta Mungiako herria. Halaber, Bizkaiko hainbat herriren altxor historiko diren Sokaurreskuen arrastorik ez dugu aurkitu gure inguruan.

Tradizioari tiraka eta bere muinean sakonduta, Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza eskolako irakasleak diren Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas-ek, bi kontzeptu horiek lotu zitzakeen ideia baten amestu zuten. Ideia horren garapen prozesuan, lankide eta Txistu irakasle den Maite Sagastibeltzaren konplizitatea bilatu eta haren baiezkoa jaso ondoren, proiektuaren oinarriak ezartzen hasi ziren: Musika eta Dantza eskolak Mungiako herriarentzat egingo zuen ekarpena, herriak sortutako oparia, Santos Intxausti Sokaurreskuaren ametsa.

Santos Intxaustiren lanen inguruko ikerketa egin eta gero, hainbat kontrapas soinuren moldaketa etorri zen. Santos zortzi seme-alabaren aita izaki, bere emazte zen Maria Prudencia Andikonagoitiari zor izan dio musika munduan buru belarri jarduteko aukera. Arkaitzek, Euskal Herriko zutabe izan eta diren “ama” eta “emazteei” eginiko keinua argi utzi du bere proiektuan: Maria Prudencia bere emaztea Berriztara zen jaiotzez, eta horri so, Durangaldeko Sokaurreskuaren ereduan oinarritutako dantza gorpuztu du.

Herriari egingo zitzaion ekarpen honen protagonistek ere mungiarrak behar zuten. Horretarako, Udal Musika eta Dantza eskolako txistu eta dantza ikasleek hartu dute parte. Ekitaldirako apropos diseinatutako jantziak josi ziren eta jendaurreko aurkezpena egiteko lekuak ere, derrigorrean, bereziak behar zuen. Torrebillelako dorretxearen aurrean dagoen Gernikako Arbolaren kimuarean ondotik hasi zen ikuskizuna.

Ñabarduren artean, ezinbestean aipatu behar da Arkaitzek berak erregistratu duela “Santos Intxaustiren Sokaurreskuaren errito liburua”. Herritik herriarentzat den ekarpenaren sinbologia gorpuzten du, sokaurresku hau herriaren aurrean antzezten den bakoitzean berriz izkribatu eta sinatuko dena.

Aurkezpenerako eguna 2025eko ekainaren 1ean izan zen. Hala ere, errito bihurtu nahi den eguna oraindik erabakitzeko dago eta egun hau Mungiako urteroko agendan iltzatuta geratzea nahiko genuke.

Gure Ametsa Txistulari Taldea

Dokumentuaren akzioak