Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Araba, Nafarroa eta Iparraldeko taldeak 'Hondarribia Dantzan' ariko dira

Dokumentuaren akzioak

Araba, Nafarroa eta Iparraldeko taldeak 'Hondarribia Dantzan' ariko dira

Eskaintza zabala proposatzen da ikuskisunaz gozatzeko eta parte hartzeko Jose Inazio Ansorena tradizioari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2008/05/15
Xabier Tife Kultura zinegotzia, Ixabel Olazabal Euskarakoa eta Eder Valladares Kemen Dantza Taldeko erantzulea ekitaldi honen berri eman zuten atzo udaleko areto nagusian.

Lehenik eta behin Xabier Tiferek adiearazi zuen zehazki zeintzuk dira ekimen hauen helburu nagusiak. «Jendeak dantza egiteko aukera izatea nahi dugu, baita dantzak ikustekoa ere. Horretarako ekitaldi aberats bat prestatu dugu asteburu honetarako, fandangoak, arin-arinak, baltsak, kontradantzak, kalejirak, jotak nahi duenarentzat ekitaldi irekia gorputza astintzeko», gainerazi zuen EAko kidea.

Ixabel Olazabalek, bestalde, ezagutzera eman zuen aurreneko egunean burutuko diren ekitaldiak bileraren inguruan. «Jaialdia larunbata arratsaldeko seietan hasiko da Alamedan. Parte hartuko duten taldeak Auntxa Trikitixa Eskola eta Irungo Musika Eskolako ikasleak, Hondarribiko Musika Eskolako Trikitixa Taldea eta Orots taldea izango ditugularik».

Honez gain, gonbidapena luzatu zien herritarrei bertara hurbil daitezen. «Jendeari parte hartzea eskatzen diogu, aspaldian Alamedan horrelako erromeriak egiten ziren eta egokia iruditu zaigu berreskuratzea». Dena dela, eguraldia lagun ez bada, Jostaldi pilotalekura pasako da egitaraua.

Eder Valladaresek, Kemen taldeko ordezkariak, 'II. Hondarribia Dantzan' zertaz datzan azaldu zuen. «Dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa dugu, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Gure helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia Dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu». Valladaresek gainerazi zuen jaialdi hau «zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada».

Egitaraua ostiralean bertan jarriko da martxan. Izan ere, folklorea eta etnografiaren inguruko hitzaldi batekin emango zaio hasiera.

Ansorenaren hitzaldia

Hitzaldia Jose Inazio Ansorenak, Donostiako txistulari bandako zuzendariak, besteak beste, emango du. Izenburua: 'Tradizioa: benetako balioak'.

Igandeari dagokionez, aintzat hartu beharra dago eguerdiko 12.30etan burutuko dela Dantza agerketa. Partehartzaileak: Donibane Garaziko Arrola, Lantziegoko Iradier y Salaberri eta Berako Gure Txokoa dantza taldeak eta Baztango dantzariak izango dira.

 

Jarraian, bazkari herrikoia Talaia ikastetxeko Biteriko frontoi txikian. Arratsaldean berriz, Imuntzo eta Beloki musika taldeak dantzaldia burutuko luke, bertan taldeetako partaideekin batera herritarrak parte hartzera gonbidatu nahiko genuke.

Araba, Nafarroa eta Iparraldeko taldeak 'Hondarribia Dantzan' ariko dira
Tife eta Olazabal zinegotziek ezagutzera eman zuten egitaraua Kemengo Valladaresekin batera. [DE LA HERA]

 

Dokumentuaren akzioak