Dokumentuaren akzioak
Apostoluei dantzan
Arantzazura joan da Hamabostaldia, Juan Antonio Urbeltzen 'Apostoluen dantza' ikuskizunarekin
Oteizaren apostuluen parean, Santutegiaren kanpoaldean egin zuten dantza, atzo arratsaldean, txalapartarien saioaren ondoren. Kezka dantza taldeak dantzatu zuen Apostoluen dantza, Urbeltzek sortu eta Argia dantza taldearekin zuzenduriko ikuskizuna. Jarraian, Oñatz taldeak hainbat pieza tradizional eskaini zizkien Arantzazura hurbildu zirenei. Eta Santutegiaren kanpoaldeko ikuskizuna amaitzeko, Andoni Egañak bertsoak abestu zituen. Kanpaiek adierazi zuten ikuskizunaren bukaera.
Kanpaiek, halaber, Barbara Hendricks sopranoaren kontzerturako deia egin zuten. Hendricksek, santutegi barruan eman zuen kontzertua, Love Drewinger pianoan lagun zuela.
Musika Hamabostaldiak Jorge Oteizaren omenez aurten egin dituen ekitaldietan azkenekoa Arantzazun egin zuten atzo. Juan Antonio Urbeltzek Apostoluen dantza ikuskizun berritzailea aurkeztu zuen Oñatiko santutegian. Kezka, Argia eta Oñatz dantza taldeek hartu zuten parte Oteizak berak Arantzazuko santutegirako egindako apostoluen aurrean emandako ikuskizunean.
Dokumentuaren akzioak