Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzuolako dantzen balioa goraipatu du Mikel Sarriegik mintegian

Dokumentuaren akzioak

Antzuolako dantzen balioa goraipatu du Mikel Sarriegik mintegian

Egilea
Amaia Txintxurreta Guridi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2024/06/15
Lotura
Goiena

Beasaingo Mikel Sarriegi dantzari eta ikertzaileak argitaratu duen Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburuan jasotakoak oinarri hartuta, Antzuolako dantzak aztertu zituzten zapatu goizean Torresoroan egin zuten mintegian.

Antzuolako dantzen jatorria zein den eta bertako dantzek dauzkaten aldaerak zeintzuk eta nolakoak diren aztertu ahal izan zituzten zapatu goizean Torresoroan, Mikel Sarriegi dantzari eta ikertzailearen eskutik izandako mintegian.

Hasteko, arlo teorikoan jarri zuten arreta, eta gero, adibide praktikoak ere jarri zituzten, Antzuolako dantzak oinarri hartuta.

Mikel Sarriegi, mintegian azalpen praktiko batzuk ematen.

Publikoan, Antzuolako hainbat dantzari izan ziren, dantzekiko interesa zuten herritarrak ere bai, eta kanpoko beste herri batzuetatik ere etorri ziren beste dantzari batzuk Sarriegik esandakoak entzutera.

Mintegia jarraitzen izan zirenak.

Mintegiaren amaieran, bertaratutako ia guztiak dantzan jarri ziren. Antzuolako bi zortziko dantzatu zituzten, baina hiru aldaera desberdinekin. Izan ere, batzuk Antzuolako eran dantzatu zuten, beste batzuk Donostiako eskolaren arabera, eta Sarriegik berak Beasaineko eskolaren arabera egin zuen dantza. Bertan ikusi ahal izan zen aldi berean dantzatuta zein aldaera desberdin dauden hiru eskola horietako bakoitzean. Sarriegik azpimarratu zuen aldaera horietako bakoitza aberasgarria dela.

Mintegiaren amaiera aldera, bertan izan ziren dantzari batzuk dantzan.

Dokumentuaren akzioak