Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzinako soka-dantzatik, gaur egungo Aurreskura

Dokumentuaren akzioak

Antzinako soka-dantzatik, gaur egungo Aurreskura

Ezkontza, inaugurazio, kongresu zein ekintza publikoetan dantzatzen den erritu euskaldunaren jatorria eta garapena aztertuko ditugu

Gaur egun Euskal Dantzak asko izan arren, badago guztien artean ezagunena den bat. Izan ere, bertoko ohituren inguruan pentsatzean, 'Aurreskua' da lehendabizi burura etortzen zaiguna. Ezkontza, aurkezpen, kongresu edota ekintza publikoetan nagusi den dantzak garapen izugarria jasan izan du historian zehar. Izan ere, inprobisatuta izatetik, pauso jakin batzuk jarraituta eta dantzaria instrumentu konkretuen doinupean mugitzera pasatu da.
Egilea
Izaskun Moyano
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Erreportajea
Data
2018/02/13
Lotura
Diario Vasco

Azter dezagun lehendabizi egungo euskal kulturan erritu bilakatu den dantza hau. Alkandora eta praka zuriak, gerriko berdea eta txapel beltza soinean daramatzan aurreskulari batek dantzatzen du. Halaber, txistulariak laguntzen dio, soinu-instrumentu tradizionalarekin abesti bat sortzeari ekiten dio. Musikariak esku batekin txistua jotzen duen heinean, bestearekin danbolina astintzen du. Era tradizionalean dantzatuz gero, lau zatitan egiten da: Aurrez-aurre, Esku-aldatzea, Zortzikoa eta Agurra.

Atzera begiratuz, 'Aurresku'-ren jatorria, soka-dantza deituriko beste dantza batean dagoela ikus genezake. Mutil talde batek elkarri zapi edota soka batekin eutsita biribila osatuta dantzatzen ziren. Askotan alkate eta diputatuek dantzatzen zuten, hala eta guztiz ere, dantzarien artean bi ziren garrantzitsuenak: lehenengo mutila (Aurresku bezala ezagutzen zena), eta azken gizona (Atzeskua). Lehendabizikoa izateak ohore handia suposatzen zuen dantzariarentzat. Ondorioz, batzuetan guztien artean eztabaidak sortzen ziren.

'Desafio' dantza

Hasteko, gizon guztiek buelta bat ematen zuten plazan txapela eskuan eramanda. Ostean, Aurreskua eta Atzeskua plazaren erdian kokatzen ziren, Aurrez-aurreko 'Desafio' dantza egiteko. Ondoren, sokan zeuden bi edo lau mutil askatzen ziren eta plazako emakume bat aukeratzen zuten aurreskulariarentzako; normalean alkatearen alaba zen. Dantzaria aurreratu, eta neskaren aurrean zati zailena dantzatzeari ekiten zion. Bukatzean, prozesu bera errepikatzen da, baina kasu honetan Atzeskua-rekin.

Aipatu beharra dago, antzina dantza honen pausuak bat- batean inprobisatu egiten zituztela, baina urteek aurrera egin ahala, gutxi batzuk maisutasunez dantzatzen dituzten pauso jakin batzuk finkatu ziren. Izan ere, 'Aurreskua' dantzan egitea ez da batere erraza, forma fisiko ezin hobea duen dantzariak soilik dantza dezake, ordu asko entseatzen arituta. Ezagunenak Patxi Beitia, Ramon Bañuelos, Gorka Larrucea eta Gontzal Lopez ditugu.

Beraz, historian aurrera eginda, dantza honek garapena jasan du. Gizonez osatutako biribila alde batera utzita geratu da, 'Aurresku' edota lehendabiziko dantzari hurak protagonismo osoa hartu duelarik. Egun, emakumeek ere dantza egin dezakete, beraien talentua erakutsita. Izan ere, urtean zehar hiru txapelketa nagusi antolatzen dira Sestaon, Ondizen eta oro har herriko jaietan.

Ilustrazio bat, non dantzari batek Aurreskua dantzatzen duen ezkonberri batzuen aurrean./
Ilustrazio bat, non dantzari batek Aurreskua dantzatzen duen ezkonberri batzuen aurrean. 

Dokumentuaren akzioak