Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzerkia, balleta eta dantza

Dokumentuaren akzioak

Antzerkia, balleta eta dantza

Fokuen azpian

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2006/03/24

Tanttaka taldeak Euskal Herrian lehenago eta
Espainian geroago lortutako arrakasta ikusita, argi dago bete betean
asmatu zutela ideologia nazional-katolikoaren iluntasuna irudikatzean.

Urte batzuen atsedenaldiaren ostean, antzezteari berriz ere ekitea
erabaki dute eta, antza denez, ehun emanaldi-edo dauzkate dagoeneko.
Berri pozgarria da, inondik inora, eta are gehiago kontuan izanda
gurean sortutako produktua dela, nahiz eta oraingoan euskarazko
bertsiorik taularatuko ez duten, zergati argirik gabe, duela hamar
urtekoak oso ondo funtzionatzen zuelako. Hala ere, garai haietako
testuliburuen azterketa satirikoak, antzezpenen kalitateak eta
dramaturgiaren freskotasunak guztiz erakargarri bihurtzen dute
emanaldia. Lekua: Barakaldo antzokia. Egunak: gaur eta bihar, 20:30ean;
etzi, 19:30ean.

- BALlET GAZTEA. Tximeleta da Ballet Biarritz Juniorrek plazaratutako
lehen ikuskizun osoa. Biarritzeko Balletak sortutako konpainia gazteak
lau pieza laburrez osaturiko egitaraua aurkeztuko du Donibane-Garazin:
Laztanak, Elurraren herrialdean, Zisnearen heriotza eta Boleroa. Gael
Domenger-ek sinatzen ditu aurreneko bi koreografiak, baina azken biak
Thierry Malandainenak dira nahiko ezagunak konpainia nagusiaren
ibilbidean eta horrek parada ematen digu estilo neoklasikoa
garaikidearekin uztartzen duen bidean berriz ere murgiltzeko.

Gazte-gazteak direnez, konpainiako hamabi neskek ez dute oraindik
erakusten dantzari profesional helduei eskatu ahal zaien erabateko
perfekzio teknikoa baina, zalantzarik gabe, Tximeleta aukera ona da lau
koreografia arazturekin gozatzeko eta konpainia nagusiaren pieza
famatuak dantzari gaztetxoen esku ikusteko. Lekua: Donibane Garaziko
Vauban aretoa. Eguna: etzi, 18:00etan.

- DANTZA GARAIKIDEA. Bilboko Rekalde arte aretoan eta Donostiako
Antzerki Ferian aurkeztu ostean, hainbat lekutan egon da Blanca
Arrietaren Memoria dantza lana. Urtea Bilbo eta Dublin artean banatzen
duen koreografo bizkaitarrak araztasuna du ezaugarri nagusi eta oraingo
pieza honetan aurreko lanetako bidean sakondu du, hau da, kontzesiorik
gabeko bilaketa estetiko garaikidean, une batean edo bestean sakonegia
izan daitekeen arren.

Gainera, aipatzeko modukoa da lan honen inguruan elkartu den jende
multzoa. Jatorrizko musika eta bideoa Marian Gerrikabeitiarenak dira
eta Oscar Grijalbak sortu ditu argiak. Oraingo kasuan, ordea, Arrietak
ez du dantzatzen eta haren ordez bertoko nahiz kanpoko bost dantzari
interesgarri ikusiko ditugu: Agurtzane Arrien, Igor Calonge, Helena
Golab, Fernando Hurtado eta Robert Jackson. Bestetik, funtsezkoa da
dantza eta aretoko espazio fisikoaren arteko harremana, eta alde
horretatik ikusteko dago nolako moldaketak egingo dituzten La
Fundicioneko lokaletan emateko. Lekua: Bilboko La Fundicion aretoa.
Egunak: bihar eta etzi, 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak