Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Añorgako jaiak, oilasko, zikiro eta mozorro

Dokumentuaren akzioak

Añorgako jaiak, oilasko, zikiro eta mozorro

Egilea
Xalba Ramirez
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Añorga (Donostia)
Mota
Albistea
Data
2023/07/07
Lotura
Irutxuloko Hitza
Añorgako oilasko biltzaileak Lukainkategi parean dantzan, 2022an. (Argazkia: Xalba Ramirez)

 

Oilasko biltzaileak jarri ditu adibide: bihar goizean abiatuko dira neska-mutilak Añorgako baserrietan zehar, bertsotan eta dantzan, puska eskean. «Baina oilasko eske beganoa da», dio erdi txantxetan. «Hau da, ez ditugula oilaskoak biltzen, eta are gutxiago hiltzen: baserriek zizka-mizkak eta sagardoa jartzen dituzte, eta limosna eman; ondoren egiten dugu hamaiketakoa», argitu du.

Lehen bai. Lehen, gaupasa eginda joaten ziren auzoko mutilak baserrietara, eta, oilaskoak makil batean lotuta, auzoko plazara jaitsi eta bertan hiltzen zituzten, bazkaria egiteko. Parekideagoa eta animaliekiko tratu duinagoa emateaz gain, gaupasa egin behar ez izateak parte hartzea errazten du, Altunaren arabera.

Paella jana dator jarraian, eta «urtez urte gora» doan parte hartzearekin osatzen da lehen asteburua. Berritasunen artean, emakumeen frontenis finala berreskuratzea aipatu du Altunak: «Lehenago egiten zen arren, pandemia ostean bertan behera geratu zen, eta aurten berreskuratu dugu».

Biharko eguneko beste berritasun bat izango da gazte afaria: «Mundu guztiak zeukan bere eguna, baina gazteok ez, eta gure arteko afaria prestatu dugu».

Karmen eguneko asteburua, handiena

Hurrengoa izango da asteburu handia: «Zikiroa da jaietako jarduera izarra, eta, aurten gainera, añorgatarrok prestatuko dugu». Altunak azaldu duenez, orain arte Zubietako eta Lasarteko kuadrilla bat arduratzen zen zikiroa prestatzeaz, eta iaz, jada, azken urtea izango zutela abixatu zuten. «Erreleboa emateko prest geunden hainbat gazte, eta aurten gure esku egongo da», azaldu du. «Aste Nagusian egin genuen proba 40 lagunentzat, eta aurrerago 60 bat lagunentzat. Ondo ateratzea espero dugu, baina badazpada, iazkoak gertu edukiko ditugu», dio barrez.

Egun hori, hilaren 14a, da berezienetako bat. Mozorro afaria egiten da, eta, aurten, photocall bat antolatu dute, «erregistratuta geratu dadin». Gaua luzatzeko asmo nobleenarekin, goizaldean, txosnak ixterakoan, sandwichak banatuko dituzte gaztetxeko kideek, jarraian muxu plakajera jolasteko futbol zelaian. Goizeko bederatzietan, bigarren gosaria jango dute Goialdean, gaupasa eguna fundamentuz hasteko.

Larunbatean izango dira kontzertu handiak, eta, igandean, Karmen egunean, izango dira azken jarduerak, dantza, bazkari eta pilota erakustaldiarekin. Bi asteburu hauetan zehar erakutsiko dute Añorgan nola ospatu jaiak tradiziotik, eta umore onetik. Eta hori bai, erreleboa ziurtatuta dutela.

Dokumentuaren akzioak