Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Añorga girotu dute dantzari txikiek

Dokumentuaren akzioak

Añorga girotu dute dantzari txikiek

Dantzari Txiki Egunak haur mordoa bildu zituen auzoan.

Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Hirutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/19
Lotura
Hirutxuloko Hitza

Añorgako Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten joan den igandean.  Egun osoko jaia egin zuten haur dantzariek, helduen begiradapean, auzoa girotuz. Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak antolatu zuen eguna, eta auzoko dantzariez gain, talde hauek parte hartu zuten: Gure Ametsa (Mutriku), Debako Musika Eskola (Deba), eta Astigar (Astigarraga). Auzoan barrena dantzan ibili ostean, frontoian egin zuten emanaldi nagusia. Jasotako argazki batzuk bildu ditugu irudi bilduma batean.

Anorgako Dantzari Txiki Eguna

Dantzari txikiak, auzoko frontoiko emanaldian. (Argazkia: Añorga Txikiko Gauzak)

Dokumentuaren akzioak