Dokumentuaren akzioak
Añorga eta dantza, biak bat
Arkaitz Dantza Taldeak 80. urteurrena ospatuko du bihar
36ko gerraren ondorioz, bolada txarra izan zuen taldeak mutil batzuek soldadu joan behar izan zuten, adibidez.
40ko hamarkadan, taldea pixkanaka suspertzen hasi zen, eta auzoarekin
lotutako data berezietan aritu ziren Arkaitzeko dantzariak: 1948an,
frontoiaren inaugurazioan; 1950-ean, Rezola lantegiaren Urrezko
Ezteietan eta Errekaldeko Cinquentenario auzunearen inaugurazioan...
Lehen 40 urteetan Arkaitzek, batez ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak
landu zituen, baina 70eko hamarkadan aldaketa garaia iritsi zen.
Taldeko zenbait kide Euskal Herriko dantzen inguruko ikerketari eta
eszenaratzeari ekin zioten, hain zuzen, Juan Antonio Urbeltzekin
batera. Donostiatik
eta Euskal Herritik kanpora ere badute Añorgako dantzarien berri.
ABEetako Boisen bitan izan da taldea, eta Frantziako Bray-Dunesera eta
Greziako Xiropotamosera ere eraman izan dituzte euskal dantzak. Joxe
Basurto, Gillermo Altuna, Juan Mari Oronoz, Begoña Huegun, Jose Manuel
Mendiola, Ketxu Marañon... Añorgatarrek buruan dituzte izen horiek
guztiak eta beste hainbat. Dantza taldea orain arte sasoitsu irits
zedin lan handia egin baitute denek, nork bere garaian.
Oier Mendiola da taldeko zuzendaria gaur egun. Mendiolak Ketxu
Marañonek utzitako lekua hartu zuen duela bi urte. 50 bat lagunek
osatzen dute helduen taldea; haietako 40 dantzariak dira eta hamar,
musikariak. Bestalde, zazpi eta 15 urte bitarteko 110 bat haur ari dira
euskal dantzak ikasten.
Oholtzatik kanpoko egitasmoetan ere parte hartu du Arkaitz taldeak.
Esaterako, gipuzkoa.dantzak.com webgunea eratu duten taldeetako bat da.
Taldeei buruzko bideoak, argazkiak eta informazioa dago webgune
horretan.
Bihar festa
Bihar ospatuko dute 80. urteurrena. Meza izango da aurrena. Ondoren, dantzari beteranoek eta gaur egungoek dantza egingo dute. Herri bazkaria izango da dantza eta gero, frontoian. Bazkalostean erromeria izango da Tapia eta Leturia eta haiekin ibili ohi den Jokin Otamendirekin Arkaitzeko dantzaria ere bada Otamendi.Dokumentuaren akzioak