Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aniztasun kulturalaren indarra

Dokumentuaren akzioak

Aniztasun kulturalaren indarra

Egilea
75. zkia.
Komunikabidea
Artez
Mota
Albistea
Data
2003/07/01

Zortzi talde atzerritarrek Euskal Herriko uda berotuko dute. Garai honetan ospatzen diren folklore jaialdi andana aprobetxatuz talde gehienek herri ugaritan beraien abilezia erakustera datozelarik. Hala nola, Elai-Alai kultur elkarteak herri exotikoetako konpainiekin hartu-emonak izan ondoren gurera ekartzea lortu dute. Portugaleteko Zubi Alde polikiroldegian eta Munduko Dantzak atalean ikusiko diren emanaldiekin lortu nahi dena da Euskal Herriko historia, tradizioa eta ohiturak atzerrian ezagutaraztea da eta horretarako hainbat iharduera egingo dira. Era berean, ³Ciudad de Tudelan² ere uztailaren 18a eta 19an ekiltadi ugari izango dira Foruen enparantzan. Bertara hurbilduko dira Tarragonako Esbart Dansaire, Ukraniako Zagrava dantza taldea, Algap, Sandal konpainia, Mrudang Kala, Vainah eta Tudelako Dantza Taldea.



Gazteen kultura



Kultura hedatzera datorren Yakutia Errepublikako Sandal dantza taldea, eguzki izpi eta udaberriaren esnatzea barreiatzeko asmoarekin. 1998an sortu zen Yakutiako Nekazal Akademia eta Kultura Sailaren laguntzaz. Errepublikako dantza folkloriko etnikoak eta erritu anitzetako mugimenduak burutuko dituzte, Nuural deitutako musika tresna tradizionalaz osaturiko orkestarekin. Gehienak akademiako ikasleak dira eta beraien kultura Seul edota Mosku bezalako hirietatik zabaldu dute. Beste errepublika batetik Txetxeniatik oraingoan Vaniah konpania dator. Nahiz eta formazio honen sormen lana bi aldiz etenda geratu, 1944an biztanleri txetxeniarraren berreskurapen prosezuagatik eta XX. mende bukaeran Errepublikak izandako gudaren ondorioz, aurrera joatea lortu dute. Konpainiak Krasnodar eskualdean bi urte igaro ondoren Nalchiketan errotzea erabaki zuen, non Vainah bilduma berriaren arrakastaz gozatzeko parada izan duten. Mamad Esambaev, XX. mendeko koreografo eta dantza maixu bikainak konpainiren zuzendaritza hartu zuenetik txalo ugari jaso izan dutelarik.



Natura nagusi



Ertamerikatik, Txiletik hain zuzen ere, Antumapu Balet Folklorikoa datorkigu. 1971an sortu zen Txileko Unibertsitateko Nekazal eta Baso Zientzietako Fakultatean. Izan ere, bertako ikasleek bolondres aukeztu ziren beraien talentua erakusteko nahiarekin eta Antumapu izenarekin bataiatu zuten taldea, maputxeen lengoaian ³eguzki lurra² adierazi nahi du. Dagoeneko 1400 antzespen inguru burutu dituzte Txileko eskualde guztietik eta Europa zein Ameriketako nazioarteko 15 biretan parte hartu dute. Talde honek Txile herriko balio folkloriko sustraituenak dituzten zazpi lan aurkeztuko ditu. Algap Kenya taldea Nairobin sortu zen 90. hamarkada hasieran, hiriko Antzerki Akademiako artistarik onenek osatuta. Beraien ikuskizunetan Afrika ekialdeko irudi esanguratsuenak agertzen dituzte argudio ildo nagusitzat; hondar zuriko hondartza luzeak, Kinnyaga mendiko tontor elurtuak edota Sabanako ekosistema, gizatasunaren sorreratik ibilbide ezinhobea, behinik behin. Masaien ohiko dantzez gain eskualdeko etnia desberdinetako erritu bereziak lantzen dituzte; horra hor, Urutu, Borana, Kikuyun eta Boganda eskualdeetakoak. Batez ere naturako baliabideak aprobetxatuz egindako jantzi ikusgarri eta koloretsuak nabarmenduko dira, txori luma, animalien adar zein lehoi azalekin. Erabiliko dituzten musika tresnen artean bambuz edo gazelaren adarrarekin egindako txirulak, zortzi haritako jatorrizko Nyatitia eta ³Bantous² danborra eta sokarekin egindako ³Urutua² izango dira. Europako folklore jaialdi ugaritan parte hartu du Koreako arte tradizionala erakusgai duen, Yeong Pung taldeak. 1980an sortu zen Seulen bertako dantza eta musika islatzeko asmoz. Lee Jin Sil buru dela ehun dantzariz osatuta dago, gehienak ikasleak dira eta haurrentzako dantza taldea ere badute.



Budismoaren dantza



Antzestuko dituzten hogei eskualdeetako dantza mugimenduetan erlijio budistaren eragina nabarmena da, eta hori horrela dela isladatzen duen obretariko bat Sung Mu da. Danborraren soinupean Puk dantza motak bere abilezia eta mugikortasuna adierazten du eta nagusi dira erritmo aldaketa bortitzak musika tradizional korearraren nahasketarekin. 1984an mexikar gazte ugari bildu ziren bere herriko aberastasun kulturala nonnahi zabaltzeko asmoz sortu zen Guadalajarako Ballet Folklorikoa eta horrela beraien estiloa, eskualde bakoitzeko kulturan oinarrituriko ikerketa, datuen bilketa eta azterketa etnografiko mordoaren uz-tarketa da. Lortutako arrakastaren ondorioz, nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan partehartzera gonbidatuak izan dira; horra hor, Estatu Batuetara, Frantziara, Ingalaterrara, Venezuelara, Italiara eta Indonesiara besteak beste. Txalo anitz eta kritika bikainen erantzule izanik 1996an Urriko Festetako Jaialdi Kulturalean ³Francisco Medina Ascencio² domina jaso zuten. Konpainiaren helburuetariko bat Guadalajara herriko tradizioak berreskuratu eta musika zein dantzaren bidez, errespetu handiz, mugetatik at isladatzea eta zabaltzea da. Horretaz gain, dantzari izan nahi duten belaunaldi berrientzat ikastetxe bat sortzeko asmoa dute. Indiako dantzari gazteen ametsak egi bihur daitezen eta arbasoen kalitate kulturala mantentzeko, Admedabab herrian Mrudang Kala Akademia artistikoa sortu zen. Helburu hauekin Sanat Shastri eta Khusbu Patel artistek gazteak hezitzeko lanetan dihardute, horrela Indiako tradizio kulturala eratu eta garatzea nahi dutelarik. Beraien koreografiak Gujarateko filme ugaritan agertu izan dira eta gehienetan Gujarateko egunerakotasunean oinarritutako dantza motak taularatuko dituzte. Azkenik, Irlandatik Rahan Branch talde folklorikoa izango da.Taldeko 40 partaideek zeltiar dantzak, abesti, kondaira eta musika tradizional irlandarrak antzestuko dituzte. Nahiz eta talde gaztea izan, partaideak eskarmentu haundiko dantzariak dira, izan ere Irlandako gainontzeko formazio artistikoetatik datoz.

Dokumentuaren akzioak