Dokumentuaren akzioak
"Anexa"k Badu Ostatu Bere Lurrean
Madrilgo A B C ek Donostia aipatzen digu bere orrietan Abuztuan gure artean ikusi dituan gertaerak aztertuaz au dio:
"-ANEXA izan da udaldi ontako agerpen arrigarria Donostia onetan"
Ta idazle beronek beste eguneroko batetan, au jakiñarazten digu
"-Anexa ballet adierazlea («expresionista., esan nai det), izan da Donostian bizibideko langilleen mailla gorenekoa Onelako arte-dantza gure etxean eukitzea, Txillida eukitzea bezelatsu da beste sail batean."
Eta onela jarraitzen du:
"Nola iritxi du Anexak jakintza eta arte-iraultza au, Madrilko eta Kataluñako arte-malla eta jakintza malla berekoa? akin-min aundia sortu du bisitalarien artean gertakari onek, eta gu ere ara joan gera, saio-lekura, Anexaren lan-lekua ikusi nairik An ikusi ditugu Gartzia Asensio, Eduardo Txillida eta Ruiz Balerdi Eta guziok arrituta ikusi degu lan-talde bikaiñenetakoa eta dantza-erakusle jatorrenetakoa. Onek leengo egitura guziak autsi eta askatasun osoz asmatzen du bere lana ".
-Baiña nor dira mirari au sortu dutenak?
-Neska-mutil talde arrunta itxuraz; baiña ez ain arrunta ere. Gazte auek, egunero 8-9ren bat ordu lan egin ondoren, beste 5 ordu egiten dituzte lan nekagarri eta luzaroan eraman ezin diteken egitekoan.
-Bizibideko maillan jarriko ote dira?
-Ori da orain leenbizi erabaki bearko duten ardura. Anexaren zuzendari, dantzari eta eratzailleek, au erakutsi dute garbi: urtebete pasatxoan nolako mirariak egin ditezken, gizonak bere aalegiña eta doi argia lanean jartzen dituanean.
-Zenbait ballet antolatu dituzue?
-Jose Lainezen amairu dantzagintza berri-berriak. Probintzi barruan eta beste probintzitako iriburu batzuetara irtenaldiak. Azkeneko bi jardunaldi Trinitate enparantzan. Eta onena au: «Txartelik ez da gelditzen» oarra atean. Sarrera guziak saldu, alajaiña!.
-Laguntzarik izan al dezue?
-Anexak bere burua ederki jazten du. Ori bai, ondo etorriko zaizkigu guzion txalo eta arrara onak, bai langitza-maillan eta bai gure aalegin-salilean, Donostian leenengo Ballet adierazlea sor dedin gure artean. Dantzari guziak lan ortatik bizi ditezela eta Donostiaren izena jeso dezala mundu zabalera talde onek.
-Nork bultza zaituzte?
-Erriko Etxeak leenbizi, lan-lekurik eroseena eskeiñi digu. Urrengo ekiñaldi berria Probintziko Aurrezki-Kutxak babesten du ta Diputazioak lagundu zigun aurreko ekiñaldian.
-Asmo berririk?
-Urrengo jardunaldia Victoria Eugenia Antzokian izango degu. Lau Ballet berri gaurko aidekoak. Auen artean «Udaberriaren Eskeintza» agerraraziko degu.
-Zer dezue "Anexa" ori?
-..Ederki galdetua! «Anexa» ez da Ballet-talde bat bakarrik. «Anexa» ortaz gaiñera, bizi-era bat da, giza-era jatorra, su ta garra, fede biziko indarra; gizarteko eder-lana zabaltzeko sortua. Maitasunez eta pozjarioz asmatutako eginkizuna. Orregatik, gure dantza au errietara gaixotegietara, zoro-etxetara, kartzeletara ta abar zabaldu nai genduke, ta elkarte au zabaltzeko lagunarte bat sortu degu: «Anexa Balletaren lagunak» izenekoa. Egunero sartzen dira iruzpalau lagun berri Guzion artean, senidatartea asmatu degu. Emen sar diteke edozein, lagun bezela, naiz dantzari bezela, laguntzaille bezela, bazkide bezela... Gure lagun egin nai duanak, jo bezaio Azpiroztar Jokiñeri, telefono ontara: 41-72-68.
-Lagun batzuk esango al dizkidazu?
-Berebizikoak ditugu. Ona emen azkenaldi ontan gertatuak. Igeldon dantzatzekoak giñan urrengo igandean. Lurrean alako gozagarri bat jarri bearra genduan, dantzariak zauritu etzitezen. Aristegi anaiak berealako batean jarri ziguten 11 metro laukotukoa. Guziak egiñalak egin zituzten, ondo baiño obeto geldi zedin. Eta au Anexaren lagun bezela egin zuten beste batzuk egiten ari diran bezela. Onela Angel Iglesias esta Villa Maria Luisa eta abar...
-Anexaren alde orrenbeste egin ezin duanak zer ta nola joka dezake?
-Bazkide, sozio sartuaz gure egituran. Illero ortarako 100,00 pezeta eman bearko lituzke. Onela lan sariak ordaintzeko, 200.000,00 pezeta eskutan genituzke. «Anexa» guztion egitekoa bada, orra nola bizitu diteken gure elkartea.
-Langintza maillan (empresa malilan), ezer egiten al da? Gipuzkoa industria aberatsa da eta oso euskalduntzat jotzen degu geuron burua Erri eta arte-alde ezer egiten al da?
-..Danetarikoak ditugu ta noizbait jakingo dira bakoitzaren aalegiñak.
-Ederki da jakitea Lagun aundiak geiago al izango dute lagundu.
-Orrela uste degu.
Argazki-oinak:~Vol\rox,i: MusiVarik ¿abeko dantza dramatiPo indar auridikoa, Trinidade Plazan leen aldiz eman zan Dan" tzaria!<, dantzari t ikain bezain aktore apartak dira
Dokumentuaren akzioak