Dokumentuaren akzioak
Andra Marik Altsasuko inauteriei buruzko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du ostiralean
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zituen Altsasuko inauteriak duela berrogei urte eta ostiral honetan,otsailaren 14ean, taldearen 65. urteurreko ekitaldien barnean, horien inguruko hitzaldia eta egindako dokumentalaren aurrerapenaeskainiko du. Arratsaldeko 19:00etan izango da Galdakaoko Torrezabaleko areto nagusian, eta bertan, Oier Araolaza, Kepa Otaegieta Mikel Zamalloa folklorista eta antropologoak izango dira hizlari. Horiek Andra Marik inauteri ezagun horiek nola ulertu eta berreskuratu zituen azalduko dute.
Taldeak azaldu duenez, Altsasuko inauteriak Europako zahar eta arkaikoenetarikoak ziren eta 1916. urtean interpretatu ziren azken aldiz Altsasun. 1976. urtean, 60 urtez desagertuta egon ondoren, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zituen, ikerketa lan sakon bat egin eta gero. Gauzak horrela, Andra Mariko kideek Altsasuko inauteriak berriro interpretatzea lortu zuten 1982. urtean. Esperientzia horrek izandako emaitza positiboaren ondorioz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen altsasuarrei egindako lana erakusteko helburuarekin. Irteera horrek bultzatu zituen Altsasuko herritarrak euren inauteriak berriro interpretatzera. Hori dela eta, gaur egun, garaian ezezagunak ziren bertako inauterietako pertsonaiak, Momotxorroak, adibidez, hain ezagunak dira.
Dokumentuaren akzioak