Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka AmurrioAntzokia beteko du Aiara Dantza Taldeak larunbatean, 40. urteurrena amaitzeko

Dokumentuaren akzioak

AmurrioAntzokia beteko du Aiara Dantza Taldeak larunbatean, 40. urteurrena amaitzeko

Egilea
Aitor Aspuru Saez
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2024/11/27
Lotura
Aiaraldea
Urtero eskaintzen du Aiara Dantza Taldeak emanaldia Amurrio Antzokian. / Aiaraldea.eus

Aiara dantzan, aunitz urtez ikuskizuna taularatuko du taldeak eta jadanik sarrera guztiak saldu dituzte. 100 dantzarik baino gehiagok parte hartuko dute erakustaldian.

Ekintzaz beteriko urtea izan du Aiara Dantza Taldeak bere 40. urteurrena ospatzeko eta ekitaldiz jositako egitarauaren azken geltokira helduko dira larunbatean. Hain zuzen, 19:00etan Amurrio Antzokira Aiara dantzan, aunitz urtez erakustaldia eramango dute. Dagoeneko ez dago sarrerarik salgai eta iragarri dute 120 dantzari arituko direla, baita musikari batzuk ere.

Euskal dantzen Amurrioko historia kontatuko dute emanaldian. 1930eko hamarkadan abiatuko dute kontakizuna, inguruko taldeen jaiotzarekin eta Jose Tomas Uruñuelaren konpositorearen ekarpenarekin.

Handik 1936ko estatu kolpera egingo dute jauzi eta gero Frankismoaren ondorio lazgarriak islatuko dituzte (ikurrinaren debekua eta bestelako zailtasunak, esaterako), baina baita Iparraldetik pizten ziren itxaropen izpi apurrak ere.

Trantsizioa deituriko garaiaren ondoren, Aiara Dantza Taldea bera eta euskal dantzen egungo egoera izango dira protagonistak, antolatzaileek aipatu dutenez.

Urteurren oso positiboa

Aiaraldea Komunikabidearen galderari erantzunda, Aiara Dantza Taldeak oso positibotzat jo du 40. urteurreneko ospakizuna. Efemeridean ekintzak antolatu dituzte propio (esaterako, Korrontzirekin egindako saioa edota Euskal Jaia), baina kanpoko aitortza ere jaso dute, Aiarako Jaien pregoilariak izanda, adibidez.

Dokumentuaren akzioak