Dokumentuaren akzioak
Amasako gazteentzat 24 orduko festa
Amasako gazteentzat egun handia da gaurkoa. Goizeko 06:00etan Amasa kafetegian gosaltzeko geratu ondoren, bi taldetan banatu eta baserriz baserri abiatu dira.
Talde bat eguteratik, bestea ospeletik, baserriz baserri puska biltzen ibili dira goizean Amasako gazteak. Nahikoa jan eta edan ondoren, eta ia alpargatak urratzeraino dantza egin eta gero, bazkaritarako bilduko dira Uxo Toki elkartean.
Baina festak ez du hor etena izango. 17:00etan plazan soka dantza eta aurreskua dantzatu ondoren erromeria egingo dute trikitilariekin. Iturri-Goxo jatetxean afalduz borobilduko dute eguna.
Amasan sanmartin festek bihar jarraituko dute.
Dokumentuaren akzioak