Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'AMArauna', amatasunari buruz arteen bidez hausnartzeko, igandean

Dokumentuaren akzioak

'AMArauna', amatasunari buruz arteen bidez hausnartzeko, igandean

Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna emango dute Landetxeko auditorioan, hilaren 29an.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/10/26
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
amarauna

Martzelina Bertso Elkarteak antolatuta, AMArauna ikuskizuna taularatuko dute igandean Landetxeko auditorioan.

Amatasunari buruz hausnartzen duten lan horretan, “(Ama) izan ala ez izan” premisatik abiatuta. Musika, kantua eta dantza uztartzen ditu ikuskizunak.

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 8 euroan.

Hau da AMAraunaren sinopsia:

“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarrizeta bertsolaria dantzara.

Dokumentuaren akzioak