Dokumentuaren akzioak
Amaigabeko dantzaldia
Hernaniko Oialume dantzalekuak 75 urte bete ditu, eta hori ospatzeko jaialdia egingo dute larunbatean, handik igarotako belaunaldiei «keinua» eginez. Dantzarako eta elkar ezagutzeko plaza izan da biltokia zazpi hamarkadaz; han sortutako «giro euskalduna eta hurbilekoa»izan da horretarako giltza.
Oialume dantzalekuak 75 urte bete ditu. Soinu jotzaileek urratu zuten bidea 1943an, izen bereko etxearen terraza azpian; aretoa ireki zuten bi hamarkada geroago. Musika estilo eta talde ugari igaro dira barrenetxeatarren dantzalekutik; igandero-igandero hasieran, jaiegunetan, gerora. Hainbat herri eta belaunalditako gazteak dantzatu dira Hernani eta Astigarraga (Gipuzkoa) arteko biltokian. Urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute maiatzaren 26an.
Barrenetxea familia izan da Oialumeren akuilua, eta senideek antolatu dute larunbateko jaialdia ere: «Hemendik pasatutako belaunaldi guztiei keinu bat egin nahi diegu», azaldu du Estitxu Barrenetxea Oialumeko kideak. Horretarako prestatu dute 75. urteurreneko festa: terraza azpia eta aretoa izango dira oraingoan dantzaleku, lehengoa eta oraingoa uztartuz. Pultsu apustua eta 1960ko hamarkadako musikarien erromeria izango dira terraza azpian, 17:30ean hasita. Gauean, kontzertuak egingo dira biltokian: Anje Duhalde, Gozategi eta auzoko Eider eta Lierni trikitilariak.
«Hemen jaio gara, eta hau bizi izan dugu», abiapuntu bera du Asentxio eta Estitxu Barrenetxea aita-alaben eta dantzalekuaren arteko loturak. Jabier Barrenetxeak jarri zuen martxan, Asentxioren aitak eta Estitxuren aitonak. Bigarren belaunaldikoa da Asentxio, hirugarrengoa, berriz, Estitxu. Ahozko transmisioak garrantzi berezia izan du belaunaldien jarraipenean, alabaren arabera: «Ez dago dokumentaziorik zer izan den, nolakoa izan den... Baina belaunaldiz belaunaldi transmititu da». Urteak daramatzate biek dantzalekuaren kudeaketan, familiako hainbat kiderekin eta lagunekin batera.
Ustekabeko sorrera
Ustekabean sortu zen Oialume dantzalekua, kasualitatez. «Pultsu apustu batetik sortu zen, 1943an. Hemen inguruko sasoiko bi gazte elkartu ziren tabernan, eta apustua egitea erabaki zuten. Gure aitonak soinu jotzaile bat ekarri zuen apustua girotzeko», azaldu du Estitxuk. Markos Zubeldia hernaniarrak astindu zuen soinua, eta hainbat lagunek oinak, haren erritmora. Arrakasta izan zuen apustuak, baina, bereziki bilerak, hala deitzen baitzitzaien garai hartako erromeriei. Hurrengo igandean ere terraza azpian zen Zubeldia, soinua jotzen. Pixkanaka, iganderoko hitzordua bihurtu zen Oialumeko erromeria.
Hernanikoa izan arren, bi herritan dago dantzalekua: Hernanin bertan eta Astigarragan. Izan ere, errepidearen alde banatan daude etxea eta aretoa, eta errepideak markatzen du bi herrien arteko muga. Hernanin sortu zen, beraz, dantzalekua, terraza azpian ekin baitzioten bideari. Gerora, 1990ean, aretoa zabaltzea erabaki zuten: «Jendeak erantzuten zuela ikusita, beste zerbitzu bat ematea pentsatu genuen, eta lokala ireki genuen», azaldu du aitak. Alabak adierazi duenez, terraza azpia txiki geratu zitzaien, eta jendea aterkipean aritzen omen zen eta dantzan.
Garaian garaikoa, horretan saiatu da Oialume: 1960ko hamarkada hasieran, soinuari bateria gehitu zitzaion, eta jazbana etorri zen, Asentxio Barrenetxearen arabera. «Denborarekin, instrumentu gehiago gehitu zitzaizkion: tronpeta, saxofoia... Horien moda ere pasatu zen, eta gitarra eta baxua etorri ziren gero».
Aldaketa ugari izan ditu biltokiak, baina bereziki gogoratzen dute aita-alabek 2002ko denboraldi hura: «Oso gogorra izan zen», aitortu du aitak. Urrian ekin zieten erromeriei, ohiko moduan. Erantzun ona izan zuten hasieran, baina, hilabeteak igaro ahala, gero eta jende gutxiago joaten zen. Azkenean, denboraldia bukatu baino lehenago ixtea erabaki zuten.
Aurreak erakusten du nola dantzatu atzea, hala dio esaera zaharrak, eta horixe egin zuten barrenetxeatarrek; jendeak beste zerbait eskatzen zuen, eta horretara egokitu ziren: «Estiloa aldatu genuen; kalean beste zerbait zegoen, bagenuen DJen eta bestelako musika estilo batzuen eskaera... baina guri gehiago kostatu zitzaigun aldatzea. Azkenean, animatu ginen, eta etortzen zen jendea bera zela konturatu ginen, euskal giroko jendea», esan du alabak. Halaber, egutegia ere egokitu zuten: igandero egiten zituzten emanaldiak murriztu eta noizean behin egiten hasi ziren. «Jendea aspertu egiten da beti toki berera joaten», adierazi du aitak. Horrela jarraitzen dute gaur egun ere, jaiegunetan eta zubietan irekiz.
Frankismo garaian bete-betean abiatu zen Oialume dantzalekua, eta haren itzala nabaritu zuela azaldu du aitak: «1960ra arte oso gutxi abestu zuten euskaraz, beldurra zutelako. Gero, berriz, alderantziz izan zen: guztiek euskaraz abesten zuten». Garai hartan aitonak egindakoa ere kontatu du alabak: «Behin, Hernaniko Udalak ez zuen baimenik eman erromeria egiteko, eta aitonak erabaki zuen errepidearen beste aldean jartzea soinu jotzailea, Astigarragan, alegia». Astelehenean Guardia Zibilak pasatu omen ziren, musika egon zela eta horretarako baimenik ez zutela esanaz. Hala erantzun omen zien: «Hernanin dantzatu ziren, baina musikarik ez zen egon hemen».
Musika estiloaz eta egoera politikoaz gain, publikoaren ohiturak ere asko aldatu dira, barrenetxeatarren ustez. Gogoan du aitak Donostiako Loiola auzoko kuarteleko soldaduak nola etortzen ziren: «Hona etorri eta bertan aldatzen ziren; dantza egin ondoren, berriz kakiz jantzi eta itzultzen ziren kuartelera». Gipuzkoako herrietatik Donostiara neskame joandako neskak ere joaten ziren Oialumera: «Neskek ez zuten dirurik izaten. Izeba Juanitak kontatzen zuen, sukaldera sartu, baso bat ur edan eta dantzan jarraitzen zutela. Gero hasi ziren tabernara sartzen». Bizikletak ziren garai hartan Oialumerako garraiobidea. Gerora, Vespa eta Lambrettek hartu zituzten errepideak, azkenean autoek ordezkatu zituzten arte.
Trakets, etxeko taldea
Dantzaldiak antolatzen lan asko egin dute aita-alabek, baina oholtza gainean ere hainbatetan aritu izan da aita: Trakets taldeko bateria jotzailea izan zen hainbat urtetan. «Etxeko taldea da Trakets», azaldu du. Barrenetxeak berak, Patxi Iturzaetak, Xabier Etxeberriak eta Juantxo Agirrek sortu zuten, 1981eko udan, eta urte hartako urrian hasi ziren jotzen. Igandero-igandero aritzen ziren Oialumen, 2000ko hamarkada hasierara arte; Etxeberriak azaldu du oso maitatuak sentitu direla jendearengandik, eta honela deskribatu du dantzalekua: «Giro oso alaia eta euskalduna zegoen, guztiek ezagutzen zuten elkar». Han sortutako hainbat bikoteren ezkontzatan jo izan dutela ere nabarmendu dute musikariek.
Iturzaetak azpimarratu duenez, dena izan da eurentzat dantzalekua: «Etxekoak izan gara Oialumen, kontzertua bukatutakoan familiakoekin batera afaltzen genuen». Terraza azpitik aretorako jauzia ere egin zuten, eta euren musika ere aldatu zuten: «Erromeria gehiago jotzen genuen hasieran, aretoan, berriz, rock gehiago jotzen hasi ginen».
Plazaz plaza jarraitzen du Traketsek gaur egun ere; Iturzaetak soilik jarraitzen du egun sortzaileetatik. Duela hiruzpalau aste jo zuten azkenengoz Oialumen, sagardo garaiaren amaieran. Ordea, astean bi aldiz joaten dira dantzalekura, han entseatzen baitute. Larunbatean ere han izango dira, oraingoan festaz gozatzen.
Dantzarako plaza izan da Oialume hainbat gazterentzat; dantzarako, eta jendea ezagutzeko. Han elkartu ziren Maria Jesus Arzadun eta Xabier Salaberria, duela 50 urte. Aiakoa (Gipuzkoa) da Arzadun: «Neskame joan nintzen Donostiara, 17 urterekin; han egindako lagunekin Oialumera joaten hasi nintzen, igandeetan». Salaberria, berriz, donostiarra da, baina Hernanin ikasten zuen, eta erromeriara joaten zen: «Giro herrikoia zegoen, jende gaztea eta euskalduna elkartzen ginen; guztiok ezagutzen genuen elkar». Balsean ezagutu ziren Arzadun eta Salaberria: «Oialumeri esker ezagutu ginen», diote; 1968ko azaroan hasi ziren «formal antzean», eta bikotea dira ordutik. Larunbatean terraza azpian dantzatzeko gogoz daude.
Garai arrakastatsuak eta beheraldiak, denetik ezagutu du Oialumek. Dantzaleku ugari izan zituen bidelagun garai batean, baina gutxik jarraitzen dute: «Dantzalekuetara joateko ohitura galtzen ari da, asko itxi dituzte: Malloak, Gure Txokoa, Txalaparta....», esan du aitak. Oialumek, ostera, bizirik jarraitzen du; horretarako giltza zein izan den oso argi ez badute ere, dantzaldietan sortzen den giroa nabarmendu dute barrenetxeatarrek: «Jendeak askotan esaten digu, etxean bezala egoten zirela».
Ate joka dute larunbateko jaialdia, eta lanean ari dira jadanik etxekoak eta ingurukoak. Urte gehiagoz jarraitzeko asmoa ere badute, aitak azaldu duenez, belaunaldi berriak badatoz eta. Bat dator alaba ere: «Ea gure ahoz ahoko transmisioak zer arrasto uzten duen».