Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurreko dantzariak Lekeitioko Euskal Ezkontzan

Dokumentuaren akzioak

Alurreko dantzariak Lekeitioko Euskal Ezkontzan

Dantza taldeko 35 dantzarik Lekeitioko 39. Euskal Ezkontzan hartu zuten parte. Erronka taldea kalejiran aritu zen eta Errotak Lanabesak ikuskizuna estreinatu zuen. Igandean Ordizian izango da taldea Gazteen Topaketak Dantzanen.
Komunikabidea
Tolosaldeko ataria
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2015/06/25
Lotura
Tolosaldeko ataria

Pasa den asteburuan izan ziren ibarrako dantzariak Lekeition (Bizkaia). Ez da lehen aldia Gora Buru kultur elkarteak antolatutako Euskal Ezkontzan parte hartzen dutela.

Goizean ezkontzaren irudikapenean parte hartu zuten, bai kalejiran eta baita herriko plazan egin zen antzezpenean ere, ezkontza segizioaren eta ezkontzako partaideen aurrean dantza egiten. Alurr dantza taldeko Erronka taldeak parte hartu zuen kalejiran, lehen aldiz, urtero talde berriei parte hartzeko aukera eskaintzen baitie Alurrek. Agurra, Agintariena, Fandangoa, Arin-arina eta Plazara dantzatu zituzten.

Ondoren, kalejiran eta herri dantzetan parte hartu zuten, eta ondoren bazkaltzera joan ziren. Arratsaldean, Alurr dantza taldeko beste talde batek, Errota taldeak, Lanabesak ikuskizun berria estreinatu zuen. Ikuskizuna Iñaki Agirreren zuzendaritzapean prestatu dute, Iñaki Agirre Alurr dantza taldeko eta Errota taldeko irakaslearen laguntzarekin. "Lan ederra da Lanabesak, eta dantzaren, antzezpenaren eta jantzien bidez Euskal Herriko lanbideak ezinhobeto ezagutarazten dira. Txalo bero ugari jaso zituzten eta Lekeitiko herriaren eta inguruan zeuden bisitarien erantzuna bikaina izan zen", esan du Alurrek.

Guztira 35 dantzarik parte hartu zuten Lekeitioko festan eta eskerrak eman nahi izan dizkiete Lekeitioko Gora Buru kultur elkarteari ekitaldian parte hartzeko eta "gure lana hain eskertuak diren ikus-entzuleei ezagutarazteko ematen diguten aukerarengatik".

"Alurr dantza taldeak hainbat urtetan parte hartu du Lekeitioko Euskal Ezkontzan eta urtero zerbait desberdina eta askotarikoa aurkezten dugu. Horrek guztiak urte osoan lan handia egitea eskatzen du, eta dantzariei eta irakasleari egindako ahalegina eskertu nahi diegu eta baita ikuskizun hau burutzeko laguntza eman diguten guztiei ere", gaineratu dute.

Alurr dantza taldeak ere Gure Esku Dago ekimenarekin ere bat egin nahi izan zuten Lekeitiotik.

Bizkaiko herrian eskainitako ikuskizuna Tolosako Topic zentroan aurkeztuko dute urriak 31ean.

Asteburu honetan, igandean, Ordizian izango dira, 12:30etik aurrera, Gazteen Topaketak Dantzan egitasmoaren barruan. Anoeta, Ibarra, Lazkao, Altzo eta Ordiziako dantzariak izango dira bertan: "Ordubete inguruko iraupena duen emanaldi bat egingo dugu, hainbat dantzarekin, musikarekin eta jantzirekin. Jarraian denok bazkaltzera joango gara eta ondoren Gazteak eta Herria Dantzan erromeria alaia egingo dugu".

Dokumentuaren akzioak