Dokumentuaren akzioak
Alurra dantza taldeko kideak oso gustura ibili dira Frantzian
'Munduko Kulturak eta Ohiturak' nazioarteko jaialdian oso jende jatorrarekin egin omen dute topo
Romans-Sur-Iseren ospatu den nazioarteko jaialdiaren
antolatzaile den Empi et Riaume dantza taldeak egindako lanarekin oso
pozik dira Alurrekoak. «Oso jende jatorrarekin egin dugu topo,
antolakuntzakoak, gidak eta jendea oro har guztia ongi atera dadin eta
esperientzia positiboa gertatu dadin gainean daude».
Alurr Dantza Taldeko kideak Romans-Sur-Isere eta inguruko
herrietako familiek etxean hartu dituzte; hori dela eta, jaialdia
irauten zuen bitartean, bertakoekin zuzeneko bizikidetza esperientzia
izan dute Ibarratik joandako gazteek.
Alurrek jaialdian eskaini dituen emanaldiek arrakasta
handia izan dute; ikuslegoa harrituta eta pozik agertu da
ikusitakoarekin. «Jaialdian ikuslegoak parte hartzea nahi zen, eta
horretarako, gure fandangoak eta arin-arinak jendea dan- tzan jartzeko
parada eman dute».
Orain artekoarekin oso pozik daude Alurrekoak eta
ahaztezina gertatuko zaien esperientzia bizitzen ari direla baieztatu
dute.
Dokumentuaren akzioak