Dokumentuaren akzioak
Alurr taldea Alemanian izan da
Amaiera ofizialean izan ziren ordezkari politikoak, antolakuntzaren
arduradunak eta, jakina, soraboen ordezkariak. Guk, Alurr dantza
taldekook, sorabo hizkuntzan agurtu genituen eta hori oso txalotua izan
zen. Adierazi genien gure hizkuntzan agurtzeko nahia, baina hori
ezinezkoa zen, ez genuen elkar ulertuko, itzultzailerik ez baitzegoen.
Gaztelaniaz egin behar izan genuen. Eskerrak eman genizkien han egoteko
aukera emateagatik eta baita jasotako tratu profesional eta
pertsonalagatik. Azkenik, Alurren esanahia eta bere ibilbide txiki
baina luzea azaldu genien.
Ibarrakoen izenean, Ibarrako ikurra eman genien eta gure historia
eta Alurrena eman genien irakur zezaten. Azkenik Ibarrako Langostinoak
eta txapela ere eman genien. Ekitaldi hau soraboen arteko ezkontza
baten bazkari tipikoan burutu zen, oso toki dotorean.
Ondoren, eta ekitaldia bukatuta desfilea egingo zen tokira
bertaratu ginen, taldeak prest baitzeuden Bautzen zeharkatzeko. Landa
batera hurbildu ginen eta guztia prest zegoen amaiera ekitaldirako.
Talde bakoitzak minutu batzukez dantza egin genuen eta antolatzaileek
oroigarri bat eman ziguten.
Ekitaldian izan ziren ordezkari politikoak, arduradunak, gidak eta
jendetza ugari. Ekitaldia amaitzeko haien dantza bat dantzatu zen.
Bertan bi bikote eta talde bakoitzeko bi lagunek hartzen zuten
parte.(aurreko egunean egin ziren entseguak). Guztia oso ondo atera
zen, oso polita.
Amaieran denok jo eta dantzatu zuten. Gauean, gauza guztiak bildu
ondoren Bautzen ondoko toki batera eraman gintuzten; laku bat zen eta
afari eder bat eta agurra eskaini ziguten.
Tokia, jatetxea guztia zen zoragarria eta jaia ere ahaztezina.
Talde bakoitzak bere dantzak erakusten zizkien besteei. Nahiz eta
guztiok hartu parte gure musikagileak izan ziren txalotuen eta gehien
jo zutenak, kalejirak, fandangoak eta abar dantzatuz. Mar-txa zuten
gogoko eta dantza egin nahi zuten. Atentzioa eman zien gure dantzen,
fandangoen edo arin-arinaren erritmo bizkorrak edo hanka jasotzeko erak
banakoan.
Elkarkidetza aberasgarria izan zen oso. Opariak trukatu genituen.
Hizkuntza dela eta, Mexiko eta Indonesiakoekin izan genuen harreman
gehien, hauekin ingelesez hitz egiten baikenuen.
Jaia amaitu zen eta gidak gurekin jarraitu zuen Bresden ezagutzeko.
Hiria benetan da polita eta eskerrak eman genizkion gidari bere
laguntzagatik. Laburbilduz, Esperientzia ahaztezina izan zen. Uste dugu
Ibarrako herria pozik egotekoa dela gazte taldeak emandako irudi eta
kalitateagatik, eta baita egindako lanagatik ere, laneko prestaketa
dela eta.
Dokumentuaren akzioak