Dokumentuaren akzioak
Altzürükükoek prestatu dute maskarada, eta hil honen 30an abian jarriko
Urte asko zeraman Altzürükük maskaradarik antolatu gabe; 1992an eratu baitzuen orain hurrengo. Dantza-jauzi eta kantu eskolak antolatzen dituen Bedatse Liliak elkarteak hartu du ardura. Berezitasunetako bat parte-hartzaileen adina da; badira tartean ume batzuk, hain zuzen ere, 6 eta 8 urte bitarteko hamabost haur. Ume horiek buhame eta kautere jantzita joango dira, baina jokatu gabe, horretarako adinik ez dute-eta.
Apiril bukaera arte
Altzürükün gazteak gutxitan egiten dute euskaraz eta, honenbestez, aldarrikapenak egin behar dituztenak jende heldua da, horretarako hizkuntz treberasun handia behar baita. Batitta Lazkarrai izango da Kabana handia; Pascal Lazkarrai Pitxu; Daniel Jaura Buhame jauna; eta Gerard Etxart eta Jacques Etxebarne, berriz, Xorrotxak. Hartzari, berriz, Cannelle jarri diote izena, orain denbora asko ez dela Pirinioetan ehiztari axolagabe batek hildako hartz emearen izena.
Otsailean, herri hauetan izango dira emanaldiak: Urdiñarbe (hilaren 6an); Muskildi (13an); Altzai (20an); eta Barkoxe (27an).
Martxoan, berriz, toki hauetan ikusi ahal izango da: Maule (12an), Gamere-Zihiga 820an) eta Idauze-Mendi (27an). Eta apirilean, beste hauetan: Zalgize-Doneztebe (3an), Sohüta-Hoki (10ean), Mitikile (17an) eta Larraine (24an).
Dokumentuaren akzioak