Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Allurr dantza taldearen 'Izanak dirau 1512' ikuskizuna gaur Sutegin

Dokumentuaren akzioak

Allurr dantza taldearen 'Izanak dirau 1512' ikuskizuna gaur Sutegin

Noaua! Kultur Elkarteak udazkenean antolatu duen kulturaldiaren baitako ekitaldietako bat izango da

Noaua! Kultur Elkarteak udazkenean antolatzen duen kulturaldia martxan da. Pasa den larunbatean Huts Teatroaren 'Publikoari gorroto' antzezlana ikusteko aukera izan zen Antzerkizale egunaren baitan eta gaur gauean Ibarrako Alurr dantza taldearen 'Izanak dirau 1512' izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Ikuskizun hau ikusi ahal izateko sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai sarreran.
Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2012/11/10
Lotura
Diario Vasco
Gaueko 22.00etan hasita duela 500 urte Nafarroako erresuman gertaturikoa dantza bidez oroitaraziko du talde honek. 'Sua' (2008) eta 'Oinazez' (2010) ikuskizunak aurkeztu ondoren, ikuskizun berri batekin dator Alurr Dantza Taldea Usurbila. Oraingo honetan gaztetxoei geure historiaren zati bat dantzaren bidez bizitzeko aukera eman diete. 'Izanak dirau, 1512' Gaztela-Aragoiko batailoien eskutik Nafarroako Erresumaren konkistaren 500 urteurrenean oinarrituta dago, Espainiaren hedapen garaiak zirenak. Nafarroako erdigunea inbaditu zituzten, mendebaldeko lurraldeekin mendeetan zehar egin zuten bezala. «Istorioek hasiera eta bukaera izan ohi dute». Historiak ez ordea. «Orain kondaira dena etorkizunean ere kondaira izango da, eta gogoratzen dugun heinean, ezin amaituko da. Historiak ez du amaierarik, ez behintzat ahazten ez badugu».
Aiert Beobide da Izanak dirau, 1512 ikuskizunaren zuzendaria eta Ikuskizunerako bereziki egindako jantziak erabiltzen dituzte, Ramon Garciak eta Alurreko jostunek eginak. Halaber, ahotsak Lorea Lopezenak dira. Allurr dantza taldea Ibarrako taldea da. 1995. urtean hasi zen gazte talde bat eta denborak aurrera egin hala, jende berriaren agerpenaren eta gazteen asmoen ondorioz koreografiez osaturiko proiektu bat jarri zuten abian. Koreografia hauek dantza tradizionaletan eta pauso tradizionaletan oinarritzen dira.
Oinarri tradizional batetik abiatuaz, izaera berritzailera iritsi dira. Dantza tradizionala, dantza klasiko nahiz garaikidearekin bateratzen dute eta hau guztia, batetik, musika eta erritmo, eta bestetik, jantziekin bateratzen dute. Gainera, eszenatokiko estetika asko zaintzen saiatzen dira. Beraien historia motza baina aberatsa da. Herrialde ezberdinetako Nazioarteko Jaialdietan parte hartu dute. Hala nola, Suitzan, Frantzian, Eslovenian, Alemanian, Irlandan, Italian, Galizian eta Katalunian. Honez gain, Euskal Herrian era askotako eta ezberdin diren herri nahiz hirietan ere jardun dute.
Bihar, berriz, Euskal Herriko gatazka politikoa era berritzailean aurkezten duen "Gazta zati bat" dokumentala proiektatuko da Kulturaldiaren baitan, igande iluntzeko 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko udalerri txiki batean abiatzen da dokumentalaren haria. Hortik aurrera, munduan zer izan erabaki ahal izatea, misio handi horren inguruan garatuko da ikus entzuneko saioaren edukia, Eskozia eta Euskal Herria lekuko gisa agertzen direla. Jon Maiaren dokumentala ikusteko sarrera doakoa izango da.
Bestalde, bihar arte zabalik dago Noaua! aldizkariaren 500 zenbaki eta 16 urteak laburbiltzen dituen erakusketa. Gaur 18.00etatik 20.00etara zabalik egongo da eta bihar bertaratu zaitezkete azken aldiz 12.00etatik 14.00etara.
Allurr dantza taldearen 'Izanak dirau 1512' ikuskizuna gaur Sutegin

Ibarrako Allurr dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Sutegin.

Dokumentuaren akzioak