Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia

Dokumentuaren akzioak

Aita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia

Balleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela, semea gay bihurtuko zaien beldur.
Egilea
Mikel Garcia Idiakez
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2018/06/18
Lotura
Argia

Gutxiengoa dira balleta egitera “ausartzen” diren mutikoak, eta horiek ez dute gurasoen, bereziki aitaren, babesa izaten: %32ak baino ez du aitaren babesa jasotzen, ikerketen arabera. Senide eta lagunen irainak ere entzun behar izaten dituzte, eta sarri, ama izaten dute lagun eta konplize, bide malkartsu horretan. “Nahiz eta askok pentsatu gizartea gero eta ulerkorragoa eta inklusiboagoa dela genero-arauak apurtzen dituzten pertsonekin, gazte dantzari hauen errealitateak erakusten du oraindik asko dagoela egiteko”, dio Scott Gormleyk.

“Indarra sustatzen dugu, arte-modu guztien gainetik”

“Arazoa balletetik harago doa: indarra sustatzen dugu, arte-modu guztien gainetik, eta maiz, eskoletan mutilak kirola egitera bultzatzen ditugu, artearen kalterako. Zentzu horretan, gizarte moduan ez gara soilik ballet dantzariei huts egiten ari, baita biolinista, aktore edo eskultore izan nahi duten mutilei ere”.

Gogor mintzo da zine-zuzendaria: “Behin eta berriz entzuten dugu gustatzen zaiguna egitea dela benetako zoriontasuna. Baina nire semearen kasuan, honako oharrarekin etorri beharko luke gomendioak: Gustatzen zaizuna egiteak ekarri dezake marjinatu sozial bat izatea, marikoi deitzea, fisikoki erasotzea edota zure familiak eta lagunek mespretxatzea”.

25 dantzari baino gehiago elkarrizketatu ditu Scott Gormleyk, Danseur dokumentalerako. Ikusi trailerra:

YouTube Preview Image

Dokumentuaren akzioak