Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka AIKO Taldeak hamar urte bete ditu dantzan trebatzeko modu dibertigarria irakasten

Dokumentuaren akzioak

AIKO Taldeak hamar urte bete ditu dantzan trebatzeko modu dibertigarria irakasten

Gaur, Durangoko Plateruenean Eguberrietako ohiko erromeria egingo du eta Bizkaiko Gaiteroak joko dute gonbidatu gisa

Egilea
Marta Goikoetxea
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/12/12
Lotura
El Correo

AIKO Taldeak, Euskal Herriko dantza tradizionalak zabaltzen diharduten musikarien eta dantza-maisuen kolektiboak, hamar urte bete ditu aurten. Hamarkada honetan, «4.000 pertsona inguruk» parte hartu dute taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituen ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emanaldietan. Duela zazpi urte, Dantzaldi ikastaroa jarri zuten martxan eta ordutik pertsona ugari erakarri dituzte «dantzan trebatzeko alternatiba natural, lasai eta dibertigarria» proposatzen baitute. AIKO Taldeak jardunean egindako ibilbidea goraipatuko du aurten, proiektuz gainezka etorriko den urteurren borobilean. Gaur, ekitaldi berezi bat izango dute Durangon.

Izan ere, Eguberrietako ohiko erromeria egingo du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko bostetatik aurrera, baina ospakizuna goizean abiatuko da, musikari eta dantza-maisuen taldeak hainbat ekitaldiren bitartez prestatu duten jardunaldi zabal batez. Urtero musika eta dantza tradizionalaren 200 bat zale biltzen ohi ditu dantzazale guztientzat irekitako erromeria honek.

Ospakizuna sokadantza batez hasiko da 13:00etan, Durangoko Andra Mari elizako arkupean. Jarraian, bertaratutakoek kalejira bat egingo dute, musikaren doinuen arabera dantzatzeko aukera eta guzti, Gabonetako dantza bazkariak egoitzatzat erabili ohi duen Plateruena Kafe Antzokiraino. 14:30ean, txakolina banatuko da bertaratutakoen artean, eta 15:00etan bazkari herrikoia egingo da. Bazkalostean, AIKO Taldeak 17:00etatik aurrera egingo den erromeria alaituko du, eta 20:00etan, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. Eguna amaitzeko, AIKO Taldea arduratuko da berriro ere musika jartzeaz, guateke tradizional bat alaitzeko asmoz 22:00ak arte.

AIKO Taldeak hamar urte bete ditu aurten.
AIKO Taldeak hamar urte bete ditu aurten.

Dokumentuaren akzioak