Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak online dantza bekak eskaintzea adostu dute euskal etxeetako dantzarientzat

Dokumentuaren akzioak

Aiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak online dantza bekak eskaintzea adostu dute euskal etxeetako dantzarientzat

Komunikabidea
Euskal Kultura
Mota
Albistea
Data
2020/11/19
Lotura
Euskal Kultura

Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea

Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea

 

Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu eramangarria, tableta edo smartphonea) eta munduko edozein tokitatik jarraitu ahal izango dira, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Honakoa Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza abian jartzen ari den "Dantza Munduan" programa berriko lehenengo ekimena da eta Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Biltzarrak 2019ko urrian onetsitako aholkuei jarraituz egiten da.

Eskolak zuzenean segi daitezke edo, klaseak grabatuta geratzen direnez, erabiltzaile bakoitzak ahal duenean edo aukeratzen duenean segi ditzake. Igande arratsaldez gaztelaniaz edo ingelesez izango dira oraingoz bederen. Euskal etxeek aurkeztu behar dituzte hautagaiak, honako baldintzak betez:

1 - Hautagaiak euskal etxe bateko kide izan beharko du eta euskal etxearen bermea beharko du izan
2 - Hautagaiek eskola guztiak jarraitzeko konpromisoa hartu beharko dute
3 - Euskal Etxeek, aurkeztutako hautagaiak dantzariak direla edo euskal dantzekiko interesa dutela egiaztatu beharko dute

Abenduaren 13ra arteko epea daukate euskal etxeek hautagaitzak aurkezteko. Hautagai bakoitzaren izen-deiturak eta posta elektronikoarekin euskaletxeak@euskadi.eus helbidera bidali behar dituzte.

-Jaurlaritzara, betea, emailez bidali beharreko eskabide-orria

 


Dokumentuaren akzioak