Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka AEBetako bost estatutan eskaini dute '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza saioa

Dokumentuaren akzioak

AEBetako bost estatutan eskaini dute '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza saioa

Dantzariak San Frantzisko, Reno eta Seattlen izan dira, besteak beste

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/12/13

Jakina denez, gerrako umeei buruzko dantza antzeztua da 1937, gogoaren bidezidorretatik. Iaz Txile, Uruguai eta Argentinan erakutsi zen, eta hau da lehenengo aldia da Kukai taldeko dantzariak AEBetara joaten direna.



Zazpi dantzari dira, baina guztira hamabi lagun joan dira, tartean ikuskizunaren zuzendaria, Mireia Gabilondo.



«Azaroaren 18an abiatu ginen eta abenduaren 7an itzuli -azaldu digu Jon Maya dantzarien zuzendariak-. Ailegatu eta, Wyoming-en, Martin Goikoetxea izan genuen harremanaterako. Iritsi eta hurrengo egunean bi ikaste-txeetara egin genuen bisita. Azaldu genien ikasleei Euskal Herria zer den, euskal dantzak nolakoak diren... Ikusgarria izan zen: kalean laurehun neska-mutiko aritu ziren gurekin dantzan. Gero, gauean, ikuskizuna eskaini genuen, eta hantxe bildu ziren estatu horretako euskaldun asko eta asko».



Gero Renora joan ziren dan- tzariak. «Hango hura izan zen saiorik jendetsuena. Han bi an-tzoki daude, eta haietako batean eman genuen ikuskizuna. Bertako unibertsitateko euskal ikasketen departamentuak hartu zuen areto hori, apustu handia eginez», dio Mayak. Pioneer Center delakoan izan zen emanaldia.



Nevadako hiri horretako kasino-giroa ere ezagutu zuten. Eta ondoren, kasinoen hiriburutzat jo ohi den Las Vegasera egin zuten, turista moduan.



Behin Kalifornian, bi saio egin zituzten, bata Chinon, bestea San Frantziskon. «Lehenengoan, egokitu egin behar izan genbuen Euskal Etxea, txikia da-eta. Odolki jana egin eta gero ekin genion saioari». Kaliforniako beste saioa San Frantziskoko Euskal Etxean izan zen, eta hura oso da handia.



Seattlen egin zituzten azken bi emanaldiak. «Azken-azken saioan ikusleeak galderak egin ziguten, oso-oso interesatuta agertu ziren. Saioa bukatutakoan, han bukatu genuen denok elkarren ondoan eserita, haiek Euskal Herriari buruz galdezka eta gu erantzuten», jarraitzen du Mayak.



Kukai, orain ere Ttanttakarekin bat eginda, antzezlan berria prestatzen ari da. Jorge Oteizaren lanari buruzkoa izango da eta urtarril bukaeran estreinatuko.

Dokumentuaren akzioak