Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Adaxka Dantza Taldeko 250 haur Artalekun izango dira larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Adaxka Dantza Taldeko 250 haur Artalekun izango dira larunbatean

Aurreko urtetan Amaia Kultur Zentrua txikiegia gelditzen zelako eskenatokiz aldatu dute Kemen Dantza Taldearen harrobikoen aktuazioa

Egilea
Iñigo Aristizabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2003/04/03

Hamar urte inguru dira Adaxka Dantza Taldeak emanaldi orokor bat egiten duela, baina aurtengoan, lehenengo aldiz, Artaleku polikiroldegia izango da ekitaldi horren lekua. Larunbat honetan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, 250 dantzari eta txistulari gaztek urteroko emanaldia eskainiko dute.



Eskaintza hori aurreko urtetan Amaia Kultur Zentruan egin ohi zen, baina hau txikia gelditu zen behin baino gehiagotan, guraso eta anai-arreben kopuru handia zela eta. Monitoreetako batek dioenez, «haur bakoitzak bizpahiru ikusle erakartzen zituen, gutxienez, eta Amaia jendez gainezka gelditzen zen».



Hori zela eta, joan den urtean emanaldi bikoitza eskaini zuten, larunbat eta igandean, baina hau ere ez zen irtenbide ona suertatu. «Oraindik ere jendea kalean gelditu zen. Gure arazo larria Udaletxeari plantetu genion eta, zorionez, Artalekun izango gara aurtengoan».



Urte guztiko lana



Bertan, urte osoko lana ikus ahal izango da, Adaxkaren aktibitatea kurtso guztira zabaltzen bait da. «Astean zehar, ikastola bukatzerakoan, dantza ikastaroak ematen ditugu Txingudin, eskola kanpoko aktibitate gisa». Lan hortaz zazpi monitore arduratzen dira arratsaldero bizpahiru orduz, duela ia hogei eta hamar urte Kemen Dantza Taldeak zabaldutako bidea jarraituaz. Berez, Adaxka Kemenen harrobia dela esan daiteke eta Kemeneko partaide dira monitoreetako batzuk.



Larunbateko ekitaldiak bi ordu inguruko iraupena izango du eta bertan Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak eskainiko dira. Haien artean, Lapurdiko Ihauteria, Otsagabia, Erromeria, Nafarroako Ttunttuna, Arabako Eskudantza, edo Gipuzkoako Belaun Txingo, Jorrai Dantza, Uztai Txiki eta Uztai Haundi.



Gaur sarrerak erosi ahal izango dira Amaiako txarteldegian eta kiroldegikoan, 4etatik aurrera larunbat bertan. 3'10 euro balio dute sarrerek, 2'10 haurrentzat.

Dokumentuaren akzioak