Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Adaxka Dantza Taldeko 200 ume eta gazteek emanaldi bat eskainiko dute gaur

Dokumentuaren akzioak

Adaxka Dantza Taldeko 200 ume eta gazteek emanaldi bat eskainiko dute gaur

Txingudi Ikastolako 6tik 16 urte bitarteko dantzariek hartuko dute parte urtero ospatzen den ikuskizunean Euskal Herriko probintzia guztietako dantzak interpretatuko dituzte Amaian

Egilea
Maitane Olaizola
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2006/04/08
Folklorea da gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala eta dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko bikaina. Horregatik, gazteengan dantzaren grina garatzeko jaio zen Adaxka Dantza Taldea eta 1973an aurki dezakegu bere jatorria. Urte hartan, Txingudi Ikastolako ikasleen guraso multzo batek sortu zuen taldea Irunen, Txingudi Dantza Taldearen izenpean. Urte batzuen buruan, talde hura bitan banandu zen, batetik, helduena -Kemen Dantza Taldea- eta bestetik, haurrena. Azken hauek hasierako izena mantendu zuten duela bost urte inguru arte. Orduan, gaurko izena ezarri zioten, Adaxka Dantza Taldea.

30 dantza inguru

Adaxkak hamar urte baino gehiago daramazki emanaldi hau burutzen. «Ikuskizuna blokeka zatituko da, bostetan gutxi gora behera, guztira 30 dantza inguru eskainiko direlarik», azaldu zuen Aiala Aristizabalek, taldeko monitoreetako batek.

Honekin batera, beste sei per-tsona ibiltzen dira haurrei dan-tza ikastaroak ematen. «Eskola kanpoko orduko aktibitate gisa ematen ditugu ikastaroak, Txingudi Ikastolan. Bederatzi maila desberdin daude, adinaren arabera, eta talde bakoitzak astean bi egunetan entseatzen du, ordu bete bakoitzean», zioen Aialak.

Urte osoko lana

Gaurko dantza emanaldia urte osoko lanaren ondorio bezala eskaintzen du taldeak. Hori dela eta, guraso eta dantzarien beste senide asko inguratuko dira Amaiara eta honen ondorioz, eta eszenatoki honetan gertatu ohi den bezala, Kultur Zentroa jendez gainezka egongo da. «Orain dela bi urte Udal Polikiroldegia erabili genuen, Amaian ez baitzegoen nahiko leku hurbiltzen zen jende guztia hartzeko, baina aurten Amaiara itzuliko gara. Beraz, gurasoek badakite ezin direla senide asko joan», adierazi zuen monitoreak.

Dantza ikuskizunak bi ordu inguruko iraupena izango du eta bertan Euskal Herriko hainbat probintzietako dantzak eskainiko dira. Besteak beste, Gipuzkoakoak -Belauntxingo, Makil-Txiki, Sagardantza, e.a.-, Bizkaiakoak -Txontxongilo, Ikurrin dantza, e.a.-, Luzhaideko ihauteriak eta abar. Eskaintza anitza, beraz.

Sarrerak 3,70 euro balioko dute helduentzat eta 2,40 euro 65 urte baino gehiago duten pertsonen-tzat, 14 urte baino gutxiagokoentzat eta Gazte Txartela dutenentzat.

Ekitaldia hasi baino lehen Amaia Kultur Zentroko leihatiletan eskuratu daitezke baita telekutxaren bitartez ere.


DANTZA EMANALDIATaldea: Adaxka Dantza Taldea, Kemenen harrobia dena.

Partaideak: Seitik hamasei urte bitarteko Txingudi Ikastolako 200 ume eta gazte.

Edukia: Euskal Herriko probintzia guztietako dantzak eskainiko ditu taldeak. Emanaldia euskaraz izango da.

Iraupena: 2 ordu inguru.

Ordua: Gaur, 18:00etan.

Lekua: Amaia Kultur Zentroan.

Sarrerak: 3,70 euro helduentzat eta 2,40 euro 65 urte baino gehiagokoentzat, 14 baino gutxiagokoentzat eta Gazte Txartela dutenentzat. Sarrerak telekutxaren bitartez eskuratu daitezke baita, ekitaldia hasi baino lehen, Amaia Kultur Zentroko leihatiletan ere.

Dokumentuaren akzioak