Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Adaxka Dantza Taldeak emanaldi berezia eskeiniko du larunbatean Artalekun

Dokumentuaren akzioak

Adaxka Dantza Taldeak emanaldi berezia eskeiniko du larunbatean Artalekun

Sei eta hamasei urte bitarteko 250 haurrek hartuko dute parte eta ikuskizunean hainbat probintzietako dantzak ikusi ahal izango dira Urteroko ekitaldia Amaiatik kiroldegira aldatu zuten joan den urtean

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irún
Mota
Albistea
Data
2004/03/25

Atzera begira, 1973an aurki-tzen dugu Adaxkaren jatorria. Urte hartan, Txingudi Ikastolako ikasleen guraso talde batek dantza taldea sortu zuen Irunen. Urte batzuen buruan, talde hura bitan sakabanatu zuten. Batetik, helduena -Kemen Dantza Taldea- eta bestetik, haurrena. Azken honek Txingudi Dantza Taldea izena mantendu zuen, duela lauzpabost urte Adaxka izenagatik aldatu zuen arte.



Urte guztiko entseguak klase aparteko aktibitate gisa burutzen dira Txingudi bertan eta dozena erdi monitore arduratzen dira lan hortaz. Haietako batzuk Kemeneko partaideak dira eta dantza talde honen harrobia dela esan daiteke Adaxkari buruz.



250 haur



Haur multzo haundia mugitzen dute monitoreek, sei eta hamasei urte bitarteko ia 250 ikasle bait dituzte. Haietako 230 dantzariak dira eta hamabosten batek txistulari taldea osatzen dute. Urte guztian zehar entsegu pila eta aktuazio batzuk eskeintzen dituzten arren, larunbateko emanaldia da urteko garrantzitsuena.



Amaia Kultur Zentruan ez zegoen 250 haur hoien guraso, neba-arreba eta beste senditartekoentzat leku nahikorik eta emanaldia bi egunetan egin behar izaten zuten Adaxkakoek. Joan den urtean, udalaren laguntzaz, polikiroldegira aldatzeko proposamena aurrera eraman zuten eta eremu hau askoz ere aproposagoa da, 1.000 eserleku inguru lortzen bait dira.



Larunbateko ekitaldiak ordu t´erdi inguruko iraupena izango du eta bertan Euskal Herriko hainbat probintzietako dantzak eskainiko dira. Haien artean, Gipuzkoako dantzak (belauntxingo, makil-txiki, sagardantza, e.a), Bizkaiako dantzak (ikurrin dantza, txontxongilo, binako, e.a.) Luzaideko Ihauteria, Ciegoko dantzak, itsasoaren ingurko bloke berzi bat (arrantzale dantza, batelerak eta Lekeitiko Kaxarranka) eta abar.



Sarreren salmenta



Ekitaldira hurbildu nahi duten guraso eta lagunek lehen bait lehen sarrera erosi beharko lukete. Helduenak 3'30 euro balio dute eta haurrenak, 2'20. Amaia Kultur Zentruko txarteldegia atzo ireki zen eta gaur ere zabalik izango da, seietatik zortziak arte. Larunbatean sarrerak Artaleku bertan salduko dira, lauetatik aurrera.



DATUAK

Adaxka Dantza Taldea ia 250 haurrez osatua dago eta Kemenen harrobitzat hartu daiteke.



Larunbateko ekitaldia arratsaldeko sei t´erdietan hasiko da, Artaleku polikiroldegian.

Dokumentuaren akzioak