Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Tradizioa apurtzea ez da nire asmoa»

Dokumentuaren akzioak

«Tradizioa apurtzea ez da nire asmoa»

Edu Muruamendiaraz

Egilea
Ane Urdangarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Elkarrizketa
Data
2001/07/07

- Zer moduz hanka?



Orain hobeto. Susto latza jasan dut, inoiz izan dudan lesiorik larriera. Beldur dezenterekin hasi naiz berriro dantzan, badakizu, berriro hezurrak 'krak' egingo dizun errreparoarekin. Gainera, izugarrizko ardura sentitu dut, besteengan ere eragina izan duelako lesioak. Aukeran-en 14 lagunek lan egiten dugu, eta niregarik ikuskizuna bertan behera geldi-tzea oso gogorra izango litzateke.



- Baina martxan zaude berriro, eta 'Sutargi' ikuskizun berria estreinatzeko prest.



Bai. Nahiz eta dagoeneko Pauen eta Tolosan dantzatu, datorren ostegunean izango da estreinu ofiziala Donostiako Antzerki Ferian. Ikuskizun berritzailea dela uste dut, eta irauten duen ordu ta laurdenetan ez dago atsedenik, dantzariak beti taula gainean gaude. Fisikoki oso nekagarria da. Izugarrizko erronka.



- Gainera, Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria dituzue eskena zuzendari. Zer berritu dute ikuskizunean?



Ba hasieratik musika zuzenean jo eta denbora hilik ez izatea beharrezkoa zela esan ziguten. Sutargi-n, hiru mutil eta lau neskekak atsedenik gabe dantzatzen dugu lau musikariek jotzen duten txalaparta, perkusio, txistu eta trikitixa doinua jarraituz.



- Aukeran 1997ean sortu zen, eta hau duzue lehenego ikuskizun luzea. Benetako apustua?



Bai. Orain arte koreografia laburrak egin ditugu, eta emanaldietan hauetako batzuk dantza-tzen genituen. Sutargi ezberdina da, istorio bat kontatzen du eta koreografiek badute lotura. Gainera, argiztapen eta jantzi diseinu esklusiboak ditugu. Bai, Aukeran-en apustu handia da.



- Garapena, ezinbestekoa da?



Dudarik gabe. Tradizioa mantenduz gauza berriak sortu daitezke, funtsezkoa da aurrerapausoak ematea.



- Sukaldariek bezala?



Horixe da. Bakailaoa berdina da. Batek pil-pilean jarriko du eta besteak, aldiz, beste saltsa batekin. Baina azken finean, bakailao izaten jarraitzan du. Munduan denak egiten du aurrera. Teknika as-ko hobetu dugu, eta ez dut uler-tzen zergatik bi bira egiteko gaitasuna duenak bat bakarrik egin behar duen, tradizioak horrela dioelako. Ba bi ongi egiteko zortea baduzu, egin bi eta aurrera!



- Eta puristak berriro liskarrean hasiko dira...



Beno, orain arte horrela aritu dira, baina ez dit gehiegi axola. Nere asmoa ez da tradizioa apur-tzea, ohiko dantzen ikuspegi garaikide bat eskaintzea baizik.



- Txapelak irabazten zenituenenan, aldiz, zu zinen garbizaleena...



Bai, irabazteko ezinbestekoa zelako. Polita izan zen, baina oso gogorra. Beti entseguetan, presioz gainezka. Txapelketan irabaztea zen helburu bakarra, eta obsesio bihurtu zen azkenean. Aurkaria hor duzu, gurasoak ere tartean sartzen dira... oso gogorra da. Leher eginda bukatu nuen. Bizimoduz aldatzeko irrikitan negoen.



- Eta orain, zoriontsu zara?



Bai, benetan zoriontsu. Horregatik, ikasleei lehiaketetatik at gauza asko daudela irakasten saiatzen naiz. Nik lehiaketetan lortu beharreko guztia lortu nuen, eta kitto. Oraingoa, askoz ere pertsonalagoa da. Nire koreografiak dira.



- Eta dantza garaikide eta klasikoa ikasten ari zara, ezta?



Bai. Beste mundu zoragarri bat da. Klasikoa teknikoki oso ongi etortzen zaigu. Garaikideak aldiz, sormena lantzako aukera gehiago ematen dizu. Gainera, gerritik behera bakarrik dantzatzen dugu hemen, eta besoak eta gerria mugitzen ikasten ari gara. Lotsa kentzeko ere balio du.



- Emakumeek berdintasuna lortu dute Aukeran-en.



Bai, gure taldean ez dago ezberdintasunik. Gaur egun arazo larria da mutil eskasiarena. Eskolak ematera joan eta hogei nesken artean hiru mutil bakarrik daude. Neskak mutilaz jaztea ez zait gustatzen. Horregatik egiten ditut koreografiak, ez dira originalak, neskentzako moldaketak baizik.



- Dantza, bigarren mailako artea izaten jarraitzen du?



Bai, beti azken putz. Dantzari laguntza ematea asko kostatzen zaie erakunde ofizialei, ez baitu saltzen. Guri ez digute diru laguntzarik eman. Argazkirako bakarrik gustatzen zaizkie dantzariak. Maiatza Dantzan desagertu da eta ez da ezertxo ere gertatu.



- Bertako dantzarien etorkizuna atzerrian dago nahitaez?



Bai. Oso tristea da. Hemen, behin kanpoan arrakasta lortu ostean egiten dizute kaso.





«Dantza lehiaketak zaharkituta geratu dira»

A.U./ --

Agurra oso potentea da. Ondo dantzatu ezkero, indar handia du.



- Nori dantzatu diozu agurrik politena?



Amari. Eta emazteari ezkondu ginen egunean.



- Donostiako Zinemaldian lanik gabe gelditu zara...



Bai, glamourra galdu du. Lehen izarrei agurra dantza-tzen genienean oso polita izaten zen.



- Dantza lehiaketak, zaharkituta geratu dira?



Erabat. Ez da ezer berritu. Ez dut uste aterik irekitzen dizutenik, izena emateaz gain.



- Zer aldatuko zenuke?



Ez dakit, baina ez zaizkit gustatzen. Gazteak automatak bezala ibiltzen dira, dantza ez dute benetan bizitzen. Askotan, gurasoengatik dabiltza hor.



- Erretiroa, burutik pasatzen zaizu?



Bai. 36 urte ditut, eta oraindik ongi nago, baina ez dut gaztetako indarra. Halere, eskarmentuak badu garrantzirik. Ez dut profesionalki gainbeherarik nozitu nahi. Gerora begira, zuzendari lanean ikusten dut neure burua.

Dokumentuaren akzioak