Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Jendeak maite duena egingo banu, balet espainolak muntatuko nituzke»

Dokumentuaren akzioak

«Jendeak maite duena egingo banu, balet espainolak muntatuko nituzke»

Thierry Malandain, Biarritz Baleteko zuzendari eta koreografoa

Egilea
Nora Arberbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Miarritze
Mota
Albistea
Data
2004/09/04

Ipar Poloaz egin ikerketa bat ere ukan du inspirazio iturri. Ipar Poloko izotzen urtzea eta hartzen odolean atzematen den kutsadura. Bere lana horren guztiaren «irakurketa poetiko bat da. Nire dantzak mugimendua du oinarria. Fineziarik gabekoa bilaka liteke antzerki gehiegi balitz». Bere dantzak «klasikoa eta garaikidea nahasten ditu. Gehien ekoizten duenetariko bat da gure konpainia, Frantzia mailakoen artean. Baletak irudi baikorra du. Hainbat hobe, arrakasta lortzera behartuak baikara». 35 langile daude egituran. «Dena dela, ez dut egin nahi jendeak maite duena bakarrik. Kasu horretan balet espainolak nituzke muntatuko. On Kixote edo On Juan. Zintzotasuna funtsezkoa zait. Izarren odola ez da baitezpada titulu saltzailea. Baina ez naiz komertzioa egiten ari, nahiz eta alde ekonomikoa garrantzitsua izan». Eta kemenak ordaintzen duela dirudi. «Hemengo publikoak nire lana maitatzen ikasi du».



Klasikoko estereotipotik at



Baleteko dantzarien hautua baita ez du baitezpada usaiakoa Malandainek. «Klasikoan murgiltzen bagara ere, ez diet klasikoaren estereotipoei obeditzen. Gure konpainian fisiko arrunt desberdinak badira. Ez dira baitezpada denak meheak, ez eta goratasun berekoak. Ezberdintasun horrek ikusle batzuk harritzen ditu. Konpainia anitzetan neurriak inposatzen dituzte. Ideal bat delakoan. Niretzat ongi dantzatzea eta pertsonalitate interesgarria izatea da garrantzitsuena ikuslea identifikatzeko».



Izarren odola Bilboko Arriaga antzokiarekin eraman koprodukzio bat da. Bigarren aldia da, hain zuzen, partaidetza bat eramaten dutela. Mugaz gaindiko harremanak garatzen dabil baleta azken urte hauetan. «Naturala zitzaigun elkarrekin lan egitea. Egia errateko, Helgoaldean musikaren aldetik aitzinatuak badira, dantzan, eskas bat bada. Eskola onak ere badira. Dantzari gazte anitz. Baina maila onera heldu eta joan behar dute... Ez dugu baitezpada eskas horren betetzeko asmorik, baina lagutzen ahal badugu, hainbat hobe».

Dokumentuaren akzioak