Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abian da aurtengo Maskarada !

Dokumentuaren akzioak

Abian da aurtengo Maskarada !

Urtebeteko etenaldiaren ondoren, indarrez itzuli zen atzo maskarada Zuberoara, hain zuzen ere Gamere-Zihiga herrira. Hogeita hamar bat neska-mutilek ikuskizun ederra eskaini zuten, eguraldi onak lagundurik, azken zatian ekaitzak jo zuen arren. Guztiek batera bazkaldu ondoren, gorriek, beltzek, buhameek, txerreroek, txorrotxek, kantiniersak, gatuzainak... denek egin zuten dantza, jauzi eta kantu ia hiru orduz, plazan bildutako ikusleen gozamenerako.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/02/10
Lotura
Kazeta.info

EKEk bere interneteko atarian jasotzen duenez, dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da Maskarada. Xiberutarrak bizitzeko kostaldera joatearekin gelditu baldin baziren ere, berriki berriz bizi-bizi hasi dira, tradizioa eta modernismoa nahasten jakin duten tokiko jendeei esker.

Neguminean eta batzuetan ere udaberrian, Euskal Herriak dantzari toki nagusia uzten dioten maskaradak bizirik atxikitzen ditu.

Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartzaren iratzartzeko, lurraren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek... Errito horiek gehienak gizon gazte andana batek lehengoen kontrolpean antolatu besta desberdinetan kausitzen dira.

Xiberoko maskarada ohidura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da ; bi taldez osatzen da:

  • Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
  • Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.

Aurtengo maskaraden egutegia
Erran bezala, aurtengo Maskarada Gamere-Zihigako gazteek emanen dute plazarat. Orotara 30-35 gazte juntatu dira. Urte batzuk iragan dira herrian azken maskarada jokatu zutenetik. 2002an izan zen azkenekoa. Azken hilabete hauek buru-belarri eman dituzte Maskarada prestatzen. Mathieu Tauzinek azaldu duenez, Altzaiko plazan egin duten, iragan igandean azken mustraka edo errepika.

Gogoz hartu dutela Maskarada egiteko erronka adierazi du. "Maskarada gozatzeko memetua eskaintzen du, presio pixkar sentitzen da, zure herria ordezkatzen duzulako, eta untsa egitea nahi duzu, baina batez ere jendearekin juntatzeko eta herria biziarazteko parada eskaintzen du Maskaradak", nabarmendu du.

Benoit Tauzin da Buhamia jauna eta Michel Garicoitz Pitxu. Lehen emanaldia otsailaren 10ean Zihigan iragan da eta azkena maiatzaren 5ean Gameren. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste bederatzi herritan ibiliko da.

  • Otsailaren 10a, igandea: Zihiga
  • Otsailaren 17a, igandea: Ligi-Atherei
  • Otsailaren 24a, igandea: Arrokiaga
  • Martxoaren 3a, igandea: Atharratze
  • Martxoaren 9a, larunbata: Altzuruku
  • Martxoaren 17a, igandea: Barkoxe
  • Martxoaren 24, igandea: Zalgize
  • Martxoaren 31, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilaren 7, igandea: Larraine
  • Apirilaren 14, igandea: Urdi�arbe
  • Apirilaren 21, igandea: Lakarri
  • Apirilaren 28, igandea: Ozaze
  • Maiatzaren 5, igandea: Gamere

Xiberotik landa ere erakutsiko dute Maskarada. Heldu den maiatzean emanaldia eginen dute Hondarribian (Gipuzkoa).

( Xehetasun gehiago: www.dantzan.com eta Xiberoko Maskarada, EKEren dozierra berezian )

Dokumentuaren akzioak