Dokumentuaren akzioak
«'Hostoak' festa bat da, harrigarria da emanaldi bakoitza»
Jon Maya, Kukai taldeko dantzaria
Gure dantzari ezagunenetako bat da Jon Maya (Errenteria,
1977). Kukai taldea sortu zuen eta orain duela gutxi 'Karrikan' izeneko
ikuskizuna jarri du abian. Interneten, hainbat lagunek ikusi dute berak
anaia Alainekin batera, Europako kultur hiribururako borroka zela eta,
dantzatutako Kontradan-tza.
- Esadazu Donostiako kultur hiriburu rako
hautagaitza zela-eta, Madrilen azken 'azterketa' gaindi-tzeko anaiarekin
batera dantzatu zenuen kontradantza horren historia.
- Jose Olaizola konpositoreak 'Sorgineta' balleterako
sortutako dantza. Hori, lehenbiziko aldiz, Kukairen lehenengo
ikuskizunerako erabili genuen, '1937' hartarako, alegia. Gero, iaz,
'Sorgineta' osoa egiteko aukera izan genuen, Euskadiko Orkestra
Sinfonikoarekin batera. Oso gure errepertorioko pieza da, eta Fernando
Bernuések ondo ezagutzen duenez, aukeratu egin zuen Madrilen gure
hautagaitza defenditzeko. Oso aproposa iruditu zitzaion.
- Dantza horrek badu bere kutsu 'politikoa' ere. Bukaera aldera, bi dantzariek besarkada ematen diote elkarri.
- 60ko hamarkadan sortu zuen, eta Madrilgo ekitaldi
horretan Ainara Ortegak kantatu zuen, 'a capella'. Berez dauka
planteamendu sinbolikoa dantza horrek: bi lagun dantzan, tarteka
gerturatu egiten dira eta bukaeran besarkada.
- 'Karrikan' ikuskizuna sortu duzue orain dela gutxi.
- Bai, hori da ikasturte honetako gure ikuskiozuna. Kale
ikusizuna da eta sei dantzarik parte hartzen dugu, eta d-j batek ere
bai, Zigorrek. Hiru koreografia ezberdin dira. Proposatu nien hiru
koreografori, denak euskal herritarrak baina batzuk kanpoan bizi
direnak: Pantxika Telleria, Iker Gomez, Damian Muñoz eta Virginia
García. Dantza tradizionalarekin zerikusia zuten gai bana proposatu
zi-tzaien, bakoitzak bere ikuspegitik begiratzeko. Oso pozik nago. Gure
betiko asmoa da: fusioa egin nahia. Uztailaren 20an hemen, Errenterriko
Zumardian emango dugu. 22an Legazpin, 24an Hondarribian. 25ean
Elgoibarren.
- 'Hostoak' ikuskizunarekin ere buru-belarri zabiltzate.
- Oreka TX-k proposatu zigun lankidetza eta martxoan
estreinatu zen ikuskizuna. Hiriburuetako bira dagokionez, bi hitzordu
gelditzen zaizkigu: Donibane Garazi abuztuan eta Maule n urrian. Baina
aurkezpen horietatik aparte suertatu dira beste emanaldi batzuk: igande
honetan [gaur] Elorrion izango gara, Bilboko Aste Nagusian ere izango
gara, udazkenean Katalunian...
- Hori da, oraingoz, Euskal Herritik kanpoko lehenengo emanaldia.
- Bai.
-'Hostoak' honek oso harrera beroa izan du.
- Bai, harrigarria da emanaldi bakoi-tza. Areto guztiak
bete egin dira. Faktore ezberdinak elkartu dira: proiektu berezia da,
hiru talde baikara elkarrekin; jende asko gara eszenatokian; lengoaia
desberdinak daude; eta ikuskizuna da festa bat da azken batean. Guretzat
ere gozamena izaten ari da, eta ikusle jendea horrela ateratzen da:
bizipozez.
- Kukaik hamar urte egin ditu eta indartsu dagoela dirudi.Hasierako kide denek jarraitzen duzue, ala?
- Bai, denek. Egia esan, hamaur urte 2012an beteko dugu,
2002an estreinatu baitzen gure lehenbiziko ikuskizuna, '1937'. Proiektua
asko sendotu da hasiera hartatik. Lehenengo ikuskizun hura ezkeroztik
zurrunbilo batean sartuta bizi gara: birak eta birak. Inflexio puntu
handia 2009. urtea izan zen. Orduan hasi ginen egunero lanean, goizero
entseguak eginez. Jende berria ere elkar-tzen ari zaigu, proiektuen
arabera: Nagore Indakoetxea, Lorentxa Iturralde.
- Zu dantzara erabat emana zaude, jendaurreko
emanaldiez aparte dantza-irakasle ere bazarelako. Beste taldekideakak
ere hala dabiltza?
- Batzuk hortik bizi dira, beste ba-tzuk ikasketaak egiten ari dira.
- Zenbaut haur etorri dira zuen taldean?
- Oraingoz bat , Vanessa eta biona, orain dela bi hilabete jaiotakoa.
- Nazioarteko rock eta pop-eko izar handi batzuek
dantzariak izaten dituzte aldamenean beren emanaldiak egiten
dituztenen. Noiz ikusiko ditugu euskal izarrak (ez dakit, Benito
Lertxundi, Ken Zazpi.) beste hainbeste egiten?
- Igoal beraiei galdetu behar zaie. Iruditzen zait
egoerak ez direla fortzatu behar. Gauzak ondo suertatzen dira natural
direnean. Zenbaitzutan, kontzertuen funtzioa beteta dago dagoen bezala:
musika indartsua dute, argi egokiak, giro ona. Baina, begiratu Oreka TX
taldeari: beraiek musikariak dira, baina gu hartu gaituzte aldamenean.
Eta beste musikari batzuekin ere kolaboratu dugu: Carlos Nuñezekin, hona
azken aldiz etorri zenean, Victoria Eugeniara hain zuen ere.
- Aitak nolako garrantzia du zure ibilbidean? Ereintza dantza-taldeko zuzendaritzakoa izan da hainbat urtez.
- Garrantzi handia, bai aitak bai amak. Aitak inoiz ez du
dantza egin, eta ama oso dantzaria da, dantzari herrikoi horietakoa.
Aita kulturgin-tzatik iritsi zen dantzaren mundura, gazte garaian
edukitako konpromiso politiko eta kulturalaren ondorioz. Etxean beti
ikusi dugu kezka eta gogoa kulturgintzan aritzeko. Ni orain zurekin ari
naiz, eta laster aitak bilera izango du, asteburu honetan Errenteria
Dantzan egingo delako, eta handik egun batzuetara Erromeri Eguna. Asko
eskertzen diet biei horrelako baloreak transmititu izana, oso modu
naturalean gainera.
- Abizena 'Maya' idazten duzu. Maia bertsolariarengandik bereizteagatik?
- Ez, inola ere ez. Etxean beti Maya izan garelako da.
Aita, anai-arrebetan gazteena da eta Errenterian jaioa da, baina
aitona-amonak eta osaba--izebak Baztan aldetik etorritakoak dira. Nik
txikitatik horrela idatzi izan dut, eta mantentzen dut 'i greko' hori.
- Dantza-ikasketetan gabezia handiak ditugu gurean. Ofizialki arautu gabe daude.
- Etorkizun hurbilean hori dugu behar larriena eta
erronka handiena. Nik batez ere dantza tradizionala ezagutzen dut, baina
hitz egiten duzu klasikoko pertsonekin eta behar nagusitzat
Kontserbatorio bat jotzen dute; garaidekoek ere hezkuntza aipatzen
dizute. Dan-tzari asko daude, baina ez da existi-tzen irakasle
tituludunaren figura. Ni dantza-irakaslea naiz, baina zorionez bere
garaian Kazetaritzan lizentziatu nintzelako; arotza izan banintz, nik
gaur ezingo nuke musika eta dantza-eskola bateko irakasle izan.
- Eta arautzea, berriz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egitekoa da, ala?
- Bai, baina hainbat gobernu izan ditugu, aurrekoak eta
oraingoak, gai honi jaramonik egin ez diotenak. Arazo larria da, eta
erakusten du benetan zenbat inporta zaien dantzaren mundu hau.
- Orain ere beharrezkoa duzu ariketa fisikoa?
- Bai. Piska bat uzten dudan garaian asko nabaritzen dut.
- Esadazu dantza tradizionalen bat, Europakoa, benetan harritu zituena.
- Ez dakit. Ni oso gazte nintzela, hamalau- hamabost
urterekin, Siberian ibili ginen eta talde haiek kristorenak iruditu
zitzaizkidan. Gainera oso areto handietan dantzatu genuen eta horrelako
tokietan dantzatu gabeak ginen. Irlandan herri-musika bizitzeko dukaten
modua ere harritu nau; badakizu, pub-ak eta abar.
Dokumentuaren akzioak