Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Herri batetik bestera aldatzen da ezpatadantza»

Dokumentuaren akzioak

«Herri batetik bestera aldatzen da ezpatadantza»

Oier Araolaza, «Elgoibar dantzan» liburuaren egileetako bat.

Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
2000/01/16

Nondik dator Haritz dantza taldea, eta zer eragin izan du Elgoibarko dantza munduan?

San Bartolome jaietan dantzatzen zen Soka-dantza berreskuratzeko sortu zen Haritz duela hogeitabost urte. Sokadantzak ehun urte baditu, eta 25 urteotan Haritzek eutsi dio ohitura horri. Hargatik, dantza honi atal bat eskaini diogu. Haritz herrian oso errotuta dagoen taldea da. Urte osoan zehar hainbat ekitalditan hartzen du parte: ekitaldi ofizialetan, omenaldietan, inaugurazioetan... Eta dantza saioekin herriko zati handi bat mugiarazten du. Oso errekonozituta dago eta herriaren babesa duela uste dugu. Beste alor funtsezkoa dantza eskolarena da: 280 ikasle daude dantza tradizionalean, denak Elgoibarkoak, eta asko mimatzen den atala da, etorkizuna ziurtatzeko funtsezkoa delako. 91az geroztik Inazio Bereziartua musika eskolaren baitan dago dantza eskola, baina Haritz taldeak du irakaskuntzaren ardura.

Zergatik eskaini diozue atal oso bat dantza bakar bati, alegia, ezpatadantzari?

Oso dantza bereizgarria delako Euskal Herrian. XVI. mendeko artxiboko datu bakanetan behin eta berriz ezpatadantza aipatzen da. Jai nagusitan, printzearen jaiotzan, erregearen bisitan, ezpatadantza zen protokolozko dantza nagusia. Koldo Lizarraldek aspaldian zuen buruan ideia hori, eta urteak eman ditu bere lana borobiltzen. Europa, Euskal Herria eta Elgoibarko ezpatadantzen datuak biltzen ditu. Izan ere dantza generikoa da, Europa osoan zabaldua, tokian tokiko berezitasunak dituena: Euskal Herrian orohar baditu berezitasun batzuk, eta herri bakoitzekoak ere baditu bere ezaugarriak. Hizkeren modukoa da, euskara bat da Euskal Herri osoan, baina herri bakoitzak bere hizkera du.

Elgoibarren zentratutako lana da, baina balio generikorik badu?

Bai, atal batzuk nahiko orokorrak dira, eta kutsu lokala duten datuei ere zuku orokorra ateratzeko modua izaten da. Guk ere beste herrietan egiten diren lanak interes handiz irakurtzen ditugu, gurea aberasten dutelako. Uste dugu kanpora begira baduela interesik, eta salmentetan ere herritik kanpora ikusmina piztu du.

Dokumentuaren akzioak