Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Euskal kultura herrian sustraitu gura dugu»

Dokumentuaren akzioak

«Euskal kultura herrian sustraitu gura dugu»

Egoitz Atxikallende, Elai-Alai dantzari taldeko partaidea

Komunikabidea
Gara
Mota
Elkarrizketa
Data
2002/10/31

Zer berri dago hemendik urte bukaerara arte Elai-Alai dantzari

taldearen 75. urteurrena ospatzeko?



Izatez, 2001ean hasi ginen

ospakizunei sarrera moduko bat eman guran, Humboldten bisitaren

urteurrena ospatu zela eta. Gernikako ohitura desberdinak Marijesiek, Kandelerio, Agate Deuna edota urriko aurreskuak, besteak beste jasotzen

dituen CD bat kaleratu dugu. Epe laburrean, taldekideen eguna ospatuko dugu. Azaroaren 26an izango da. Meza, poteoa, bazkari erraldoia eta erromeria izango da, eta abenduan taldearen argazki erakusketa egingo dugu, urteko ekitaldi guztien irudiak bilduko dituena.



Hasierako urte haietaz zer jakin da gaur egun?



Segundo Olaeta musika eskolako zuzendaria izan zen taldearen sortzaile. Garai hartan herrian

zeuden ohiturak agertokira ateratzea zen taldearen ametsa. Gaur egungo Elai-Alairena kontrakoa da, herrian galduta dauden edo galtzear izan diren ohiturak hartu eta herrian txertatzea da gure asmo nagusia.

Agate Deuna Egunean, esaterako, 40 talde inguru ibiltzen dira kantatzen gaur egun, eta orain 25 urte ez zen inor irteten. Aurreskuak eurak galduta egon ziren eta berreskuratu egin ziren. Elai-Alairen historian aipatzekoa da Euskal Herriko lehen talde koreografikoa izan zela, eta

euskal dantzetan nesken parte-hartzea ahalbidetu zuen lehenengoa.



Zergatik talde koreografiko izaera hori?



Herri ohiturak hartu, moldatu eta antzeztu egiten zituztelako.



Gerra sasoiko pasadizo asko izango du taldeak, ezta?



Gerra sasoian erbesteratu egin behar izan zuten, eta Europan zehar ibili ziren Eusko Jaurlaritzaren ordezkari modura euskal kultura eta euskal kontzientzia ezagutarazten. Erbestean berriz osatu zuten taldea. Denbora batean

desagertuta egon zen taldea Gernikan, eta 1965. urtean berriro osatu zuten. Filosofia aldatu zuten orduan: dantzak agertoki batean egitetik, gerra ostean desagertutako Gernikako berezko herri kultura berreskuratzen eta herrian bertan txertatzen hasi ziren.



Egun zertan dihardu Elai-Alaik?



Gaur egun 200 lagun inguru gara. Erdia-edo umeak dira, eta hainbat ekitaldiz aparte ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Herrian euskal kultura zabaltzea eta sustraitzea da gure asmo nagusia. Askoz gehiago dira neskak mutilak baino. Adin batera ailegatuta, mutilak esku pilotan, futbolean edota beste ekintza batzuetan hasten dira eta taldea alde batera uzten dute.



Zein da ikusten duzuen beharrik garrantzitsuena?



Gernika kultura eta bakearen hiria izendatu dute, eta ez daukagu leku aproposik ez entseguetarako, ezta gauzak gordetzeko ere. Azken batean, taldearen biziraupena ziurtatuta dago, eta, herrian sustraituta izanik, gaur egun

ez daukagu leku egokirik. Hirugarren adineko egoitzaren ondoko pilotalekuan gaude, baina ordutegien aldetik mugatuta gaude.

Parte-hartze zuzena izaten duzue hainbat ekitalditan eta erronkaren bat ere izango du. Jai Batzordeko kideak gara, eta proiektu desberdinetan parte hartzen dugu, azkenekoa "Amatxu" zarzuela izan da, eta, oro har, prest gaude edonoren proposamena aztertzeko. Momentu honetan taldearen

biziraupena ziurtatzen jarraitzea da gure lehenengo erronka, eta urtean egiten ditugun ekitaldiei jarraipena ematea.

Dokumentuaren akzioak