Dokumentuaren akzioak
«Euskal Herriko dantza tradizionala emakumetu egin da»
Kepa Fernandez de Larrinoa Etnologo bilbotarrak hainbat ikerketa etnografiko egin ditu dantzen inguruan, azkenengoa ikerketa berrietarako abiapuntua da
Zein ekarpen egingo du liburuak?
Liburu honetan hiru elementu lotzen dira: dantza bat, leku bat eta data bat. Aurerra segitzeko bidea ematen du, ikerketak bideratzeko oinarria. Tresna guztiak daude bertan, gida antzeko bat da. Oso liburu osatua da: badu alde bat dan-tzarekiko jakin-mina duen edonork irakur dezakeena eta badu beste bat iker-tzaileentzat zuzendua.
Dantza tradizionala aldatzen ari dela diozu. Zertan antzematen da?
Lehenagoko neguko ospakizun asko uda aldera edo igandeetara igaro dira. Egutegi industriala zabaldu da eta gainera kultura gero eta gehiago da kontsumitzeko gaia. Gauzak egiten dira norbaitek ikusi ditzan, goza ditzan. Horrez gain, egun dantzariak gazteagoak dira eta emakume gehiago daude. Dantza emakumetu eta gaztetu egin da.
Emakumetze horrek nolako eragina izan du dantza tradizionalean?
Tokian tokikoa ikusi beharko litzateke. Nik Zuberoan egin nuen ikerketa zeha-tza. Gizonezkoek dantzaren mundutik alde egitean eta beraien ordez emakumeak sartzen aldaketak izan ziren. Zuberoan, askok pentsatzen dute neskak dantzatzea gauza polita dela, baina ez dutela gizonek adierazten dutena adierazten, alegia indarra. Emakumeek ez dute, beraiek diotenez, indarra erakusten normalki, baizik eta finezia.
Indarra duten emakumeak ere egongo dira,hala ere.
Indarra duten emakumezko dantzari onei erdi mutikoak direla esaten diete. Gero eta neska gehiago dira dantzari Zuberoan. Mutil askok ez dute beraiekin batera dantza egin nahi. Nahiago dute beltzekin dantza egin, beraien indar basatia erakutsiz gusturago baitaude eta gorrietan neska gehiago daudelako. Batzuek esaten dute emakumezkoak sartzeak kalitatea jaisten duela. Eta beste batzuk pentsatzen dute ondo dagoela, bestela dantzarik ez legokela, galduko zela. Gizartea badoa eta aldaketak datoz, eta azkenengo aldaketa handia emakumeen parte hartze zuzena izan da.
Zein da euskal dantza tradizionalaren munduak egun bizi duen egoera?
Jendea oso zatituta dagoela ikusten dut; elkarte asko daude, oso pertsonalistak. Nork bere proiektua dauka; oso elkarrizketa gutxi dago. Beste esparru ba-tzuetan ez da hori gertatzen, hor dago bertsolaritza, esaterako.
Zatikatze horrek zer ondorio ditu?
Nik pentsatzen dut kalte handia egiten diola dantzari. Ez dut politika batu bat ikusten, politika kultural bat dantzaren inguruan. Dantzaren inguruan dabil-tzan agenteek duten jarrerarekin ez dago elkartzerik. Oso jende jantzia da, oso onak dira. Badira hamar bat lagun oso prestatuak eta izaera handikoak. Bakoitzak bere proiektua dauka, banaka ondo lan egiten dute baina taldean... Erakunde bat falta da dantza mundua batuko duena; dokumentazio zentro bat, ikerketa koordinatuak... behar dira. Pena da, zeren jende oso ona dago.
Dantzaren munduan bide ezberdinak agertzen dabiltza, mestizajearekin lotutakoak, adibidez.
Garbizaleen beste muturrean dago dantza esperimental hori. Euskal dan-tza tradizionalekin balet garaikidea, dantza modernoa... nahasten dituzte. Euskal Herrian gero eta sarriago egiten da. Urrats tradizionalak kreazio modernoak txertatzen dituzte. Kultura esperimentala eta mestizajea daude tartean; alegia, gauza modernoan herri natiboen elementuak hartzen dira.
Dokumentuaren akzioak