Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Emakumeen bazterketa jaietan ikusi ere ez du egiten jendeak, bistakoa izan arren»

Dokumentuaren akzioak

«Emakumeen bazterketa jaietan ikusi ere ez du egiten jendeak, bistakoa izan arren»

Nerea Elias: Antropologoa

Egilea
Edu Lartzanguren
Komunikabidea
Berria
Mota
Elkarrizketa
Data
2010/10/13
Lotura
Berria

Nerea Elias (Ataun, Gipuzkoa,1980) antropologoa da. Emakumeen parte-hartzea Gipuzkoako jaietan hitzaldia emango du gaur, Begoña Pecharroman lankidearekin batera, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragan (Gipuzkoa).

Ordiziako plaza aukeratu duzu argazkia egiteko. Esanahi berezia al du?

Ordiziako danborrada plaza honetan bukatzen da, eta azkeneko urteotan mistoa da. Ez da inongo gatazkarik egon emakumeek parte hartu dutelako. Esan behar da,dena den, gainbeheran zetorrela eta mutil askok ez zutela parte hartu nahi. Emakumeak sartuta,berriz indartu da jaia. Toki askotan liskarrik gabe egin da aldaketa.

Gipuzkoako jaien inguruan egin duzue ikerketa.Zergatik mugatu duzue Gipuzkoara ?

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egin genuelako.

Irungo eta Hondarribiko alardeak dira kasurik ezagunenak, zaratatsuenak direlako. Baina joera orokor gisa zer esango dugu,emakumeek jaietan parte-hartzeko ahalegina istilurik gabe egin dela oro har? 

Oraindik festa eremua maskulinizatuta dago. Jaietako ekitaldi nagusiak aztertu ditugu, eta emakumeak egon badaude, batzuetan.Baina ekitaldiari estatusa ematen dioten eginkizunetan gizonezkoak dira protagonista. Musikan,herri kiroletan, dantzan eta gastronomia ekitaldietan erabatekoa da gizonezkoen nagusitasuna.Oso zaila da emakume bat agertokiaren gainean ikustea. Horren ondorioz, hurrengo belaunaldiek ez dute erreferenterik,eta egoera erreproduzitu egiten da.

Adibide onak?

Zumaiako danborrada, esaterako.Ez dago gastronomia elkarteei lotuta, eta hori oso garrantzitsua da jaia berdintasunean egoteko. Herrikoia da, eta askoz demokratikoagoa. Lezoko danborradan gizonek ere egiten dute kantineroarena.

Zer ezberdintasun antropologiko dago Irunen eta Hondarribian,beste tokitan normaltzat hartu dena han gatazka bihurtzeko?

Ez da erraza azaltzea.Jaiak eguneroko bizitzarekin zerikusirik ez duela argudiatu izan da han. Alarde tradizionalaren aldeko askok esaten dizute eguneroko bizitzan berdintasunaren aldekoak direla baina jaia aparteko kontua dela. Antropologian beti aztertu da jaiaren alderdi sinbolikoak duen garrantzia. Ez dakit zergatik bizi duten gaia horren modu esentzialista eta emozionalean,tradizioa aldatu ezin daitekeen gauza bat balitz bezala. Herriaren nortasunarekiko mehatxu gisa ikusi dute aldaketa.

Aldaketa beste modu batean planteatuz gero,saihestuko zen liskarra?

Jende askok ez du ikusi ere egiten festak bizimoduan duen eragina.Asmo txarrik izan gabe ere ez dute emakumeen bazterketa ikusten jaietan, begi bistakoa izan arren. Irun eta Hondarribian oso muturreko jarrerak hartu dituzte, baina jendea dagoeneko nekatuta dago, eta jarrerak malgutzen ari dira. Ez daude pozik herri gisa ematen ari diren irudi txarrarekin. Herriotako udalek ez dute mesederik egin, oraindik ere alarde tradizionala zilegitzen baitute mistoa bultzatu beharrean. Donostiako Udalak, berriz, danborradarekin edo kaldereroekin urratsak egin ditu aldaketa bultzatzeko. Festen alde sinbolikoa huskeria ez dela ongi dakigu. Izan ere, jaietako errituen bitartez gizarte ereduak aldatzen eta berriz sortzen direlako.

Nerea-Elias.jpg

 

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak