Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Eibarren antzerki giroa nabari da egun hauetan»

Dokumentuaren akzioak

«Eibarren antzerki giroa nabari da egun hauetan»

Jon Maya, dantzari eta aktorea

Egilea
Borja Rodríguez
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Eibar
Mota
Elkarrizketa
Data
2006/04/01

Ttanttaka Teatroak eta Kukai Dantza Konpainiak nahiko urte daramatzate elkarrekin lanean. '1937, gogaren bidezidorretik' izeneko lanarekin hasi zuten euren arteko erlazioa, eta zer nolako erlazioa gainera. Lan horrekin, 2003 urteko Donostia Saria eskuratzea lortu zuten eta Max sariendako ere izandatuak izan ziren.

Guzti hau jakinda eta ikusita, beraz,ez da harritzekoa bide oparo horri jarraipena eman izana. Oraingoan, bi konpainiek erronka haundi eta erakargarri bati ekin diote. Koprodukzioan sortutako bigarren lan honek Jorge Oteiza haundia du oinarri bezela. Izena bakarrik aipatzea bat baino gehiagoren begiak zabalarazten ditu, eta horri buruz hitzegiten digu Jon Maya, gaur arratsaldean (20.30etan), eszenatokira igoko den aktoere-dantzaria.

-Oteizaren izena aipatzeak ere, errespetua ematen du...

-Bai, bera da gure lan honen oinarri eta ardatz nagusia. Jende gehienak, Oteiza eskultorea du bere buruan, baina gure lan honetan aspektu gehiago jorratzen ditugu. Bere lana eta baita bere bizitza ere bai.

-Eskultore baten bizitza, eta dantza oinarri. Nola azaltzen da hau eszenatokian?

-Dantza da oinarri nagusia bai, hori egia da, baina ez da bakarra. Ikuskizunean denetarik dago: musika, dantza, eta Oteizak berak idatzitako olerki batzuk ere irakurtzen dira. Gainera, ikusentzunezko bati ezker, Jorge Oteizaren ahotsa ere entzuteko aukera ematen dugu. Oso lan aberatsa dela uste dut. Bere bizitza osoa lantzen dugu. Eskultura laga zuenean, heriotzaren ordua, bakardadea, ixiltasuna...

-Askorentzat, Jorge Oteizaren pertsonalitatea nahiko ezezaguna izan daiteke oraindik.

-Badakigu, eta horregatik, pertsona moduan azaltzen saiatu gara. Gure lan hontan Oteiza gizaki moduan ikusteko aukera eskaintzen dugu, eta gainera bapatean konturatzen zara hark esandako gauza askok gaur ere sekulako balioa dutela gure bizitzetan.

-Adibidez...

-Ja,ja. Hori gaur arratsaldean ikusi beharko da. Ez dut sekreturik azalduko elkarrizketan.

-Oteizaren eskulturak ez baditut batere gustoko eta lana ikustera banoa, denbora galtzen ote ariko naiz?

-Nere ustez ez, behintzat, Bera, pertsonaia, da ardatz nagusia, baina ez da erakargarri bakarra. Hortaz aparte, ikuskizun plastikoa ikusgarria da. Musika ere, ezinhobea eta olerkiak, oso politak. Edukia, orokorrean, oso erakargarria da, eta entretenimendu moduan ere ikustera bazatoz, ondo pasatuko duzulakoan nago.

Arrakasta haundia

-Tanttaka eta Kukairen arteko erlazioa ezinhobea dirudi. Arremana oso ona da, ezta?

-Bai, beste lanarekin hasi ginenetik, gauzak oso ondo joan zaizkigu elkarrekin. Oso abiadura ona harraopatu genuen '1937, gogoaren bidezidorretatik' lanarekin eta orduezkeroztik hona, dena ezinhobeto joan da. Lan honen arrakasta eta kritika ere oso onak izan dira, beraz, aurrera

-Gaur arratsaldian Eibarrera zatozte, Jardunaldietara. Pozik berriz hemen egotia?

-Noski, oso pozik. Horrelako Jardunaldiak ikusi,eta zure burua hor barruan ikusteak sekulako poztasuna erakartzend dizu. Gainera, Eibarrera jardunaldiak iristen direnean giroa aldatzen da. Antzerki giroa bizi da herri guztian, eta hori nabaritzen da eszenatorkira igotzerako garaian.


GAURKO LANA Izena: Otehitzari Biraka.

Tokia: Eibarko Hezkuntza Esparruan.

Ordua: 20.30etan.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo.

Antzezleak: Jon Maya, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño.

Musika: Mikel Urdangari, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel F. Krutzaga.

Eszenografia: Fernando Bernués.

Argiztapena: Xabier Lorenzo

Jantziak: Claude Iruretagoyena.

Dokumentuaren akzioak