Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Egun hobeto egiten da dantzan, sentimendu gutxiagorekin ordea»

Dokumentuaren akzioak

«Egun hobeto egiten da dantzan, sentimendu gutxiagorekin ordea»

Lierni Elorza, «Euskal Herriko Dantza Txapelketa 1977-2001» liburuaren egilea

Egilea
Martin Anso
Komunikabidea
Gara
Mota
Elkarrizketa
Data
2001/05/31

- Nola osatu duzue liburua?



Hasieran bilduma sinple bezala planteatu bazen ere, berehala konturatu ginen zerbait sakonagoa egiteko aukera polita zela, hau da, datu soiletara mugatu beharrean barren-barrenetik txapelketa sentitu, sufritu eta gozatu dutenen adierazpenak ere kontuan har zitezkeela.



- Zailtasun berezirik gainditu behar izan al duzue?



Hogeita bost urte ez dira alferrik pasatzen eta zenbait datu biltzea uste baino zailagoa izan da. Iturri desberdin askotara jo behar izan dugu eta, batzuetan, iturri desberdinetatik lortutako datuak ez dira bat etorri.



- Txapelketak nola eboluzionatu duen ikusteko aukera aparta izan duzue. Eboluzioa zertan nabaritzen da?



Gauza askotan, adibidez, dantzan egiteko moduan, eta, zer esanik ez, estetikan. Kontuan izan txapelketa beti frontoian jokatu dela, baina lehen estali gabe zegoela eta horrek atonketa beste modu batez egitera behartzen zuela, toldoekin eta. Dekorazioa ere asko hobetu da, batez ere ETB txapelketa eskaintzen hasi zenetik.



- Zertan aldatu da dantzan egiteko modua?



Hori ezin da paperetan islatu baina epaimahaikoekin hitz egin eta berehala antzematen da. Egungo dantza askoz landuagoa da, perfektoagoa. Horretan ez dago dudarik. Alabaina, lehengo dantzaren aldean bizitasuna falta zaio. Egun ez dago estilo propiorik, den-dena askoz akademikoagoa da, fabrikatuagoa, «kloniko» hitza ere erabiltzen dute. Lehen, berriz, barrutik egiten zen dantzan, sentimenduetatik alegia. Hitz gutxitan: egun, perfekto; lehen, xarma handiagoarekin.



- Dantzarien jantzietan ere alde ederra dago, ezta?



Dudarik gabe. Lehengo urteetan denak gutxi gorabehera berdin jazten ziren. Azken urteotan, berriz, sekulako aniztasuna ikusten da. Gainera, oso nabarmena da arlo horretan ere ikerketa lan handia egin dela.

Dokumentuaren akzioak