Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Beste zentzu bat eman behar diegu euskal dantzei»

Dokumentuaren akzioak

«Beste zentzu bat eman behar diegu euskal dantzei»

Edu Muruamendiaraz, Dantzaria

Egilea
Ainara Olano
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Elkarrizketa
Data
2001/08/25

Sutargi lanak zer eskaintzen du?

Uztailaren 12an Donostiako Antzerki Ferian aurkeztu genuen. Ordu eta hogei minutuko ikuskizuna da. Akelarre batekin hasten gara, eta akelarreko suaren bidea izarren argirantz nola egiten den azalduz bukatzen dugu. Hori eszenan jartzeko modu berezia dugu, bai argi aldetik, bai jantzi aldetik. Nahiko berria da.

• Zuk uste duzu euskal dantza tradizionala eta modernoa uztartzea beharrezkoa dela jendea dantza erakustaldietara biltzeko?

Segur aski. Nire ustez, beste zentzu bat eman behar diegu euskal dantzei. Nik klaseak ematen ditut zenbait herritan, eta nabari da jendea aspertu egin dela herriko dantzak egiten, taldeetan jende gutxiago dabilela. Egia da gu hasi ginenean izugarrizko iskanbilak izan genituela, baina poliki-poliki ari da jendea onartzen guk egiten duguna. Ea bide honetatik jarraituta jendea animatzen den eta euskal dantzei erreparatzen dien, oso aberatsak baitira. Ez dakit gurea biderik onena den, baina ni gustura nago.

• Jendeari gustatzen zaio?

Bai. Lehengo egunean egon ginen Bilboko Aste Nagusian, eta jendea zutik eta txaloka aritu zen, harrigarria. Guretzat mila pertsona asko da, eta harrituta geratu ginen ikusirik nolako harrera izan zuen ikuskizunak. Kritika aldetik ere kritika politak izan ditugu.

• Publikoan zer da nagusi, jende heldua ala gaztea?

Denetarik dago. Jende heldua joaten da ikustera, eta betidanik dantzetan ibiliak badira, gure ikuskizuna ikustean pixka bat harrituta geratuko da. Baina ikuskizuna publiko guztientzat da. Gure asmoa da jendeak Euskal Herria beste gauza batzuengatik ere ezagutzea.

Dokumentuaren akzioak