Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Antzerkia eta dantzaren arteko fusioa egiten saiatu gara»

Dokumentuaren akzioak

«Antzerkia eta dantzaren arteko fusioa egiten saiatu gara»

Mireia Gabilondo, gidoi egilea eta zuzendaria

Egilea
Borja Rodriguez
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2004/03/26

Eibarko Antzerki Jardunaldiak bere azken egunetara iritisi dira dagoeneko. Gaur, ikuskizun polita eta hunkigarria ikusteko parada izango dugu Hezkuntza Esparruan. Gudaosteko umeei buruz hitzegiten du. Askok Euskal Herritik alde egin behar izan zuten bizi ahal izateko, eta dantzaren bidetik euren bizitza kontatzen eta azaltzen saiatzen da '1937, gogoaren bidezidorretatik' antzezlana.



-Lehenik eta behin, kontaidazu zertan datzan istorioa? Guda ostean kokatu behar gara, ezta?



-Lehenik eta behin, esan behar da dantzazko ikuskizun bat dela, eta gerra garaian kokatu behar dugu. Hainbat eta hainbat ume, garai hartan, alde egin behar izan zuten. Hori kontatzen du. Umeek, gerra garaian nolako bizimodua daramaten. Garai hartan, asko eta asko joan ziren, eta euren bizimodua kontatu nahi izan dugu. Nahiz eta gaia tristea dela iruditu, antzezlana ez da guztiz tristea. Gure ikuspuntua izan zen, nahiz eta umeen bizitza momentu haietan gogorra izan, beno, ba eurentzat ere bizitza aurrera doa, eta gauza politak ere gertatzen zaizkie. Lagunak egiten, etab..



-Ingalaterran, Bibiana Goikoetxea izeneko emakumea ezagutzen dute. Egiazko istorioan oinarritutako lana da?



- Bai, kontatzen dugun istorioa egiazkoa da. Gezurra ematen badu ere, hala izan zen. Joandako hainbat eta hainbatek bertan egin zuten bere bizimodua eta ez ziren bueltatu. Bueltatu zirenetatik, batzuk ingelesa besterik ez zekiten hitzegiten. Euskera guztiz galdua zuten. Ume batzuk, Bibiana Goikoetxea ezagutzeko aukera izan zuten, eta berari esker ez zuten euskera galdu, eta ezta bertako tradizioak, dantzak eta, batez ere, euskal musika. Noski, denek ez zuten horrelako zorte ona eduki..



-Gerra osteko umeak oraindik ere gure artean badaude, eta pertsona askok euren burua identifikatuta ikusiko dute antzezlanean, ezta?



-Bai, bai, eta gainera askotan gertatu izan zaigu. Gure lanean, irudiak ere erabiltzen ditugu, benetazko irudiak, dokumental baten antzekoak. Antzezlana amaitu eta gero, askotan hurbildu izan zaigu jendea, irudian agertzen zen bata edo bestea bere amama, edo aitona zela esateko.



-Oso polita izan behar da hori zuentzat. Jendearen bihotzera iristea...



-Oso polita da. Oso hunkigarria. Gure histioriaren alde bat da. Horrelakoak bizi izan dira eta ez dira sekula ere ahaztu behar. Gainera gaur egun, bizi ari garen gerra giro honekin, komenigarria da gertatutakoa gogoraraztea, eta noraino iritsi gaitezkeen pentsatzea.



-Zuen lana, dantzan oinarrituta dago, baina zenbat du antzerkiaz eta zenbat dantzaz?



-Gehienbat, dantzaldia da. Baina, dantza tradizional hauek bakarrik herriko enparantzetan eta jai ezberdinetan ikusten ditugu, eta nahi izan duguna da dantza hauek hartu, eta kontextu ezberdin batean sartu, hau da, antzerkiaren kontextuan. Interpretatu, dantzatuz. Azken finean, dantza egiten dugu zerbait kontatzeko. Irudi batzuk ere grabatu genituen eurekin, eta denetarik dago, lan konpletua da, bai.



Lan zaila eta polita



-Zailenean sartu zarete, antzerkia, dantza, eta gainera euskaraz. Zaila izan da proiektu hau aurrera ateratzea?



-Zaila da, bai, baina hori egiteko gogoa geneukan, eta hortik sortu zen. Gogoa baldin badago, gauzak errezagoak dira azken finean. Gu, Tanttakakoek, antzerkia egiten ohituta gaude, eta Kukai taldekoek dantzan egiten, beraz, guztion artean, fusio polit bat egin dugu.



-Orain dela urtet`erdi estreinatu zenuten. Orain arteko harrera?. Nolakoa izengo litzateke balorazioa?



-Orain arte oso ondo joan da. Ordubeteko iraupena du, eta jendeak oso momentu onak pasatzen ditu antzezlana ikusten. Esperientzia oso polita izan da, batez ere ameriketara joan ginenean. Bertan, Chilen, Argentinan eta Uruguayn egon ginen eta euskaldun asko daude bertan, ikaragarrizkoa da.



-Eurei oroitzapen mordoa eramango zenieten hemendik, Euskal Herritik...



- Oso esperientzia polita izan zen. Hirugarren belaunaldikoak ziren. Agian, aitona izan zen hemendik hara joan behar izan zuena, baina dena dela, euren historiaren alde garrantzitsu bat da eta guztiek jakin nahi dute nolakoa izan zen euren arbasoen bizitza eta bertarainoko bidaia. Anekdota moduan, Arrasateko batzuekin egon nintzen Uruguayn eta hango euskera hitzegiten zuten. Uruguayko azentuarekin. Oso gauza bitxia.



-Eibarko Jardunaldietan egoteko gogoekin zaudete?



-Noski baietz. Hemengo Jardunaldien maila ezinhobea da, eta guretzat oso garrantzitsua da bertan parte hartzea. Egia da, hilabete t`erdi pasa ondoren,antzerkiaz ahazten garela, baina leku gehiagotan egon beharko lirateke halako Jardunaldiak.



GAURKO LANA

Izenburua: '1937, gogoaren bidezidorretik'.



Taldeak: Tanttaka teatroa eta Kukai dantza taldea.



Antzezleak: Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Uharte, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño.



Gidoia eta zuzendaritza:: Mireia Gabilondo.

Dokumentuaren akzioak