Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abandoibarra dantzalekua

Dokumentuaren akzioak

Abandoibarra dantzalekua

Euskal Herriko eta atzerriko 15 konpainia ariko dira Bilboko Lekuz Leku jaialdian, bihartik aurrera

Egilea
Irune Berro
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2006/06/28

Helena Golab dantzari poloniarrak eta Iñigo Iraultza bilbotarrak umeentzako mintegia emango dute jaialdiak irauten duen hiru egunetan. 19:00etan hasiko dira. Ordu horretatik aurrera erakutsiko dituzte beren lanak Lekuz Leku festibalean parte hartuko duten dantzariek. Asier Zabaletaren Ertza konpainiak Look emango du. Euskal koreografoen artean, Ainhoa Zamorak Fusión eskainiko du; Jorge Lastra y la plastic exploting bandek, Caído del cielo; Gasteizko Moare taldeak, Gata Sombra (Caretas), eta Blanca Arrietak John Scotten Silvery Snot, Ciento cincuenta cuerdas konpainiarekin. Kanarietako Natalia Medinak Tag ekarriko du Abandoibarrara eta Bartzelonako Angels Margaritek, Souvenir. Bartzelonatik iritsiko da Bilbora, halaber, Cesc Gelabert: Bujaraloz by Night aurkeztuko du. Zaragozako Proyecto Babel eta The Circle of Trust konpainiek Muro eta Hip Hop piezak eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Parisko La Halte-Garderiek El F&F Show emango du; AEBetako John Jaspersek, Scavenger, eta Espainiako Fernando Hurtadok eta Eva Bertomeuk, Un gramo de locura.

BIDEO LANEN LEHIAKETA . Nazioarteko dantza jaialdien sarearen barruan dago Lekuz Leku. Baina Fundicion aretoak gainerako herrietan antolatzen den ekimena are aberatsago egiten duen atala gehitu dio Bilboko festibalari: jaialdian erakusten diren obren gaineko bideo lanen lehiaketa antolatu du. Abandoibarran emandako piezei buruzkoak izan beharko dute bideoek. Dantza piezatik haratago joan behar du bideoaren egileak, hots, beste egile batzuek sortu duten obran barruratu beharko du eta bertan jasotako materialarekin bere obra egin.

Halaber, bideodantza obrei buruzko mahai-ingurua egingo dute etzi. Marian Gerrikabeitia bideo zuzendariak eta Gabriel Villota EHUko ikus-entzunezkoen fakultateko irakasleak parte hartuko dute, beste batzuen artean.

Dokumentuaren akzioak