Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 40 erromeria, dantza alardeak eta kalejirak Bilboko plazetan

Dokumentuaren akzioak

40 erromeria, dantza alardeak eta kalejirak Bilboko plazetan

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2009/01/30

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak "Dantza Plazetan" programaren edizio berria jarri du martxan, euskal folklorea indartzeko eta plaza publikotan erromeriaren tradizioa berreskuratzeko. Ekimena aurrera eramateko, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko zazpi dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra taldearen laguntza du. Egitarau honek 44 emanaldi bahino gehiago eskeintzen ditu, urte osoan zehar banaturik eta Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Errekalde eta Santutxuko barrutietako plazetan. Progamaren alderik originalena zera da, alarde klasikoen emanaldia eta partaidetza uneak biltzen dituela, dantzariek ikusentzuleari parte hartze aktiborako gonbidapena egiten diete.

Alarde gehienak asteburuetan izango dira, nahiz eta egitarauak asteko egunetan zehar ere jaso erromeriak ospatzeko zenbait egun. Zehazki, "Dantza Plazetan" egitarauari LARUNBATA URTARRILAK 31an emango zaio hasiera Santigo Plazan, Zazpikaletan arratsaldeko 20:00etan, -Uriko katedral nagusiaren aurrean-, Salbatzaile Dantza Taldearekin.

Emanaldiak eskiniko dituzten, Salbatzaile Dantza Taldearekin batera, urtean zehar 10 larunbatetan dantzatuko duena Santiagoko Plazan; Beti Jai Alai, lau erromeria dituena programaturik Basurtuko Aita Donostia Plazan, otsailean, ekainean, uztailean; eta urrian Deustuko Folklore Taldeak lau ekitaldi burutuko ditu San Pedro Plazan otsailean, martxoan, ekainean eta azaroan; Bihotz Alai Taldeak Deustuko beste gune batzutan banatuko ditu bere bost emanaldiak, hala nola, Elorrietan, Arangoitin, Ibarrekolandan edo Deustuko Erriberan; Ondalan erraldoi eta buruhandien taldeak, hamar aldiz kaleratuko da, aurreko kasuan bezala Deustuko plaza desberdinetatik zehar; Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Arriagako eta La Casillako Plazan sei aldiz; eta azkenik Gaztedi Dantzari Taldeak lau erromeri eta kalejira bat antolatuko ditu Santutxuko Karmelo Plazan.

Dantza Eskoletara 2009

Bestalde, Kultura eta Hezkuntza Sailak "Dantza Eskoletara" programarekin jarraitzen du. Iniziatiba honek musika eta euskal dantza tradizionalarekiko umeen artean zaletasuna piztu nahian, aurtengoan 14 ikastetxe publikorekin kontatzen du, 450 ikasle ingururekin. Programa urrritik hasita dago martxan eta ekaina bitartera egongo da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik ikasleek euren ikastetxeeetan dantza ikastaroak izango dituztelarik.

Eta programari ukitu ezin hobea emateko, ekainean (astelehena 8) Deustuko Ikastolan XXII. Eskolarteko Dantza Jaialdia ospatuko da, 14 ikastetxe hauetako ikasleek (Basurto, Deusto Ikastola, Deustoko Eskola, Gabriel Aresti, Maestra Elena de las Fuentes, Maestra Isabel Gallego de Gorria, Pagasarribide, San Inazio, Zurbaran, Birginetxe, Indautxu, Pio Baroja, Txurdinaga, eta Zurbaranbarri) ikastaroetan ikasitakoa erakusteko aukera izango dutelarik.

 

Gaztedi

Dokumentuaren akzioak