Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “UR Bizitan” eta “Loop” ikuskizunak XVIII. Dantza Zirkuituaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

“UR Bizitan” eta “Loop” ikuskizunak XVIII. Dantza Zirkuituaren eskutik

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Igorre eta Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2022/10/26
Lotura
Nontzeberri

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren XVIII. Dantza Zirkuitua ekimenak, datorren larunbatean eta igandean bi ikuskizun antolatu ditu, Igorren eta Gasteizen, hurrenez urren.

Larunbatean, hilaren 29an, 20:00etan, Haatik Dantza Konpainiaren “UR Bizitan” ikuskizuna iritsiko da Igorreko Lasarte Aretora. Emanaldi honen bidez, ikusleak gogoeta egitera gonbidatu nahi du obrak. “Zer da garapena? Ekonomiaren aitzakian, behartu ote daiteke norbait bizimoduz aldatzera? Etxetik alde egitera? Bigarren gorputza duen etxearen jabetza galtzera?”.  Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat da, modu jasangarrian bizitzeko aukerarik dugun ala ez hausnartzeko aukera ematen duen obra bat.

Haatik Dantza Konpainiak, bere produkzioetan lan egiteaz gain, beste hainbat sortzailerekin jarduten du elkarlanean, askotariko proposamen artistikoak eskaintzeko. Konpainia honek euskara eta euskal kultura ditu bere nortasunaren ezaugarri nagusi. Askotariko estiloak lantzen baditu ere, bide berriak eta sustraiak lotzen dituzten zubiak eraikitzen saiatzen da.

“Loop” ikuskizuna, aldiz, Gasteizko Principal Antzokian taularatuko da igandean, urriaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Madrilgo Aracaladanza konpainia ezagunak, makineria eszenikoarentzat sortutako maitasunezko eskutitz bat irudikatuko du ikuskizunean. Dantzariek, makinariek eta elektrikariek batera jarduten dute oihal, foku, biltegiratze-kutxa (flight case), banbalina, lino leunezko zoru, eskailera, moketa, koltxoneta eta abarren ondoan. Magia darion emanaldi bat bihurtzen dute dantza. Horixe baita, hain zuzen, Aracaladanza konpainiaren osagai nagusia, 2010eko Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionalarekin saritutakoa.

XVIII. Dantza Zirkuituaren egitarau osoa ikusteko, hementxe.

Dokumentuaren akzioak