Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “SOKA, Euskal Dantzaren Urratsetan”, Bilboko Euskararen Etxean

Dokumentuaren akzioak

“SOKA, Euskal Dantzaren Urratsetan”, Bilboko Euskararen Etxean

Egilea
Azkue Fundazioa
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/06/17
Lotura
Nontzeberri

SOKA, Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzei buruz antolatu duen erakusketa ibiltaria da. Erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago ditu (funts ikonografikoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), bai eta zazpi sortze-lan, jatorrizko bideoak eta argazki andana ere. Bilboko Euskararen Etxean ikusi ahalko da erakusketa hori abuztuaren 31 arte.

Erakusketa gaiaren araberako lau gunetan banatuta dago: Dantzaren bizipen intimoak, Euskal dantza & historia, Euskal dantza & gizartea eta Sorkuntzaren bideak. SOKAk bisitariei “euskal dantzak ikasteko edota ezagutzeko gogoa piztu nahi die” eta esperientzia aberasgarriagoa izan dadin, erakusketak “14 terminal interaktibo, ukipen-pantailak, formatu handiko 7 HD telebista, 9 irakurgailu multimedia, 15 ordenagailu eta bideo-proiekzio eremu bat izango ditu”.

Erakusketan hainbat bideo interesgarri ere badaude. Adibidez, 1960-1970 urteen artean Jean-Michel Guilcher etnologo eta ikertzaile bretainarrak Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Nafarroan egindako bideo-zati ezberdinak eta František Pospíšil txekiar etnologoak 1927an ekoiztutako filmen irudiak. Era berean, New-Yorkeko International Center of Photography zentroak maileguan utzita,  Robert Capa-k 1951ko abuztuan Saran egindako argazkien erreprodukzioak erakusgai izango dira.

Gainera, EKE eta Azkue Fundazioa 8-15 urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat SOK’APP jolas-aplikazioa garatzen ari dira SOKA erakusketaren inguruan eta datozen egunetan aurkeztuko da.

“SOKA, Euskal Dantzaren Urratsetan”, Bilboko Euskararen Etxean

Dokumentuaren akzioak